Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 199

MENDIAK ETA NATURAREN BABESA

199

pribatu bihurtuz, itxiz, ongarrituz eta egoki aprobetxatuz gero, abeltzaintzarako onura handiagoa lortuko zen. CĂĄdizko Gorteen 1813ko urtarrilaren 4ko Dekretuarekin batera hasi zen mendiak pribatizatzeko erasoa. 1822ko ekainaren 29ko Dekretuak berriz aipatu zuen, liberalen hirurtekoan, 1813ko urtarrilaren 4ko Dekretuak jasotakoa. Mendiak pribatizatzeko prozesu horren bidez, saldu egin ziren alferreko lurrak, erregerenak eta udalerriarenak, lurrok zuhaiztidunak izan zein izan ez. Saldu ziren lurretatik, herriek beharrezko zituzten usak salbuetsi ziren. 1819ko uztailaren 22ko Errege Dekretuak ekin zion prozesu pribatizatzaile horri. Javier de Burgosen 1833ko ordenantzak onetsi arte, ez zen beste baso sistema modernorik izan. Ordenantzetan ezarritako sistema hori ulertzeko, bere jatorrira jo beharra dago, alegia, Frantziako baso sistemara.

B) Frantziako baso sistema Napoleonen ereduaren ildotik, Baso administrazio modernoa sortu zuten Baso Kodeak eta 1824ko uztailaren 21eko eta 1827ko abuztuaren 1eko errege ordenantzek. Honako erakundeak jaso zituen Napoleonen ereduak: Administrazio zentralizatua eta periferikoa; funtzionarioen kidegoa eta mendiko ingeniariak prestatzeko eskolak. Arauez eta burokraziaz osaturiko azpiegitura horrek ondasun batzuen gaineko eskumena zuen. Ondokoak ziren eskumen horiek: ondasun publiko gisa adierazi zirenak, hots, Koroaren, estatuaren, udalerrien eta erakunde publikoen ondasunak; beste ondasun batzuk, baldin eta Administrazioak horien gaineko jabetza eskubideak eta babesteko eskubideak bazituen. Azken horien artean ondokoak zeuden: norbanakoenak izanik, Administrazioaren halako esku-hartzeari lotutako ondasunak. Geroago ikusiko dugu zer-nolako esku-hartzea zen hori. Zuzendari nagusiak zuzentzen zuen Administrazio zentralizatua, administratzaile eta menpekoen laguntzaz. Administrazio periferikoa 32 zaintzailetzaz, 140 ikuskatzailetzaz eta 447 baso kantoiz osatzen zen. Erakunde horien guztien zerbitzupean, hierarkiaren arabera zorrotz antolatutako funtzionarioen kidegoak zeuden eta honakoak ziren funtzionariook: zaintzaileak; ikuskatzaileak; ikuskatzaileordeak; zaintzaile nagusiak; zaintzaileen ondokoak; brigadier-ak; basozainak eta udaltzainak. Bestalde, 1824. urtean abian jarri zen Nancyn mendiko ingeniariak prestatzeko eskola. Frantziako Administrazio modernoari eratxiki zitzaion mendi publikoak mugatu eta zedarritzeko ahalmena (dĂŠlimitation et bornage). Mugaketa ez da Administrazioaren autobabeserako ahalmen betearazlea, alegia, ahalmen hori


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu