184
RAMÓN PARADA
bileren Erregistroan inskribatzen dira, baina, horrez gain, inskriba daitezke Jabetza Erregistroan ere (66.etik 69.era bitarteko art.ak). Itsaso-lehorreko Herri Jabariaren Erregistroa administrazio izaerakoa da. Emakidak ezin dira inter vivos egintzen bidez eskualdatu, ondoko kasuan izan ezik: emakidak herri zerbitzu bat emateko erabili, eta Administrazioak kasuan kasuko kontratua lagatzeko baimena ematen duenean. Bestalde, eskualda daitezke hauek ere: itsasoko hazkuntzen emakidak; ikertzeko baimenei loturiko emakidak; hidrokarburo eta meatzeak ustiatzeko emakidak. Emakidaduna hiltzen bada, kausadunek urtebeteko epea dute, oinordetzaren edo legatuaren bidez, hildakoaren eskubide eta betebeharretan subrogatzeko. Urtebete igaro eta subrogaziorik gertatu ez bada, orduan emakidari uko egin diotela ulertu behar da (70.2. art.). Legeak batera arautu ditu hauek: baimenen eta emakiden aldaketa, azkentze eta iraungitzea; erabilpenen ekonomia-finantzako eraentza eta fidantzak. Administrazioak egikaritutako erreskatearen bidez azkentzen denean emakida, Administrazioak ondoko kalteak ordaindu behar dizkio emakidadunari: amortizatu ez diren obren balioa eta aribideko ekitaldi ekonomikoaren etekin galerak. Amortizatu ez diren obren artean ez dira aintzat hartzen emakidadunak baimenik gabe egindakoak. Galerak zerga-agirien bidez baloratzen dira (73.etik 81.era bitarteko art.ak). Itsasertzei buruzko 1988ko Legeak zorrotz eta gogor defendatu izan du itsas demanioa, bai degradaziotik, bai usurpaziotik. Hala ere, legeak itsaso-lehorreko aldearen erabilpena nahierara esleitu die norbanakoei. Harritzekoa izan arren, legeak ez du horren zorrotz jokatu, itsas demanioa nahierarakotasun horrek dakartzan arriskuetatik defendatzean. Baimen eta emakiden bidez esleitzen zaie norbanakoei itsaso-lehorreko aldearen erabilpena, baina titulu horiek ez daude araututako prozedurei loturik eta horrek ateak zabaltzen dizkio nahierarakotasunari. Itsasertzei buruzko 1969ko Legean, ostera, baimen eta emakidak emateko, elkarlehian egindako proiektuen tramitea bete behar zen. Ondorenez, aurkeztutako proiektu guztiak jendaurrean agertarazteaz gain, ezin ziren alde batera utzi hasierako eskatzailearekin elkarlehian zeuden proiektuak; gero horien artean erabakitzen zen. Gaur egun, ordea, emakidak bakarrik agertarazi behar dira jendaurrean. Emakidak emateko, ez da beharrezkoa lehiaketaren tramitea betetzea. Lehiaketa hori hutsik geratu dela adieraz daiteke, proiektuek ez badituzte behar bezalako baldintzak betetzen. Halakoetan, hasierako eskatzaileak proiektuen gastuak ordain diezazkioten eskubidea du (Itsasertzei buruzko Legearen 52, 67 eta 75. artikuluak).
8. ARRANTZA ETA ITSASOKO HAZKUNTZA