180
RAMÓN PARADA
kubidea ditu salmenta, lagapen edo beste eskualdaketa batzuen kasuan. Estatuak eskubide hori egikari dezake, lurrok hondartzei gehitzeko. Hari beretik, meatokiak herri interesekoak direla adierazten da, ministerio eskudunak meatokiok desjabe ditzan. Itsasertzei buruzko 1988ko Legearen hirugarren xedapen iragankorrak une horretan indarrean zegoen lurren hirigintzako sailkapena erabiltzen du, babesteko zortasunari eta eraginaldeari buruzko arauak aplikatzeko. Itsasertzei buruzko Legearen arauak zuzenean aplikatzen dira, egitaraurik gabeko lurzoru urbanizakorretan eta urbanizatzeko modukoak ez diren lurzoruetan. Lurralde antolamenduaren hurrengo berrikuspenek ezar dezakete lurrok urbanizakor bihurtu behar direla. Urbanizakor bihurtzean, lurron sailkapena aldatzen da. Kasu horietan, berrikuspen horiek Itsasertzei buruzko Legearen xedapenak errespetatu behar dituzte. Legea indarrean jarri aurretiko hirigintza aprobetxamenduari ekin behar zaio egitaraupeko lurzoru urbanizakorrean edo urbanizatzeko moduko lurzoruan. Ondoko arauak aplikatu behar dira lurzoru horietan: a) Behin betiko plan partzialik ez dagoen kasuetan, plan horrek osoro errespetatu behar ditu legearen xedapenak, baldin eta, hirigintza legeriari helduz, kalterik ordaindu beharrik ez badago. b) Behin betiko plan partziala duten lurretan, plan horren zehaztapenak bete behar dira, kasu hauetan izan ezik: plana 1988ko urtarrilaren 1az geroztik onetsi denean; plana data hori baino lehen onetsi eta agindutako epean bete ez denean. Ez betetze horren kariak ezin dira Administrazioari egozteko modukoak izan. Legearen zortasunei lotzen zaizkie legea indarrean jartzean lurzoru gisa sailkatu ziren lurrak; salbuespen modura, babesteko zortasunaren zabalera hogei metrokoa izan behar da. Nolanahai ere, errespetatu behar dira lehendik baziren erabilerak, eraikinak eta laugarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz emandako baimenak. Bestalde, baimenak eman daitezke indarreko planekin baterakorrak diren erabilerak gauzatu eta eraikinak jasotzeko. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira: zortasuna eragingarria dela bermatu behar da; araudia kontutan hartuz, ezin zaio kalterik eragin itsaso-lehorreko herri jabariari. Xehekapen azterlanen eta hirigintzako beste zenbait tresnaren bidez egin behar dira honakoak: lerrokadura eta sestren taxuketa; lehendik baziren lerrokadura eta sestren birdoiketa; bolumenen antolamendua eta bide-sareen garapena. Xehekapen azterlanek eta gainerako tresnek errespetatu behar dituzte legearen xedapenak eta legearen bide beretik onartzen diren arauak.