Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 175

ITSAS DEMANIOA

175

mugakide ez direla ondorioztatzen bada, erregistratzaileak inguruabar hori agertarazi behar du Erregistroan. Identifikazioa ezinezkoa denean, itsaso-lehorreko herri jabaria inbaditu delako susmoa izan dezake erregistratzaileak. Izan dezake susmo hori finka identifikatu eta gero ere. Halakoetan, erregistratzaileak Estatuko Administrazioari jakinarazi behar dio inskripzioaren eskaera. Administrazioak erantzun bitartean, erregistratzaileak etenda uzten du inskripzioa. Erregistratzaileak finka inskriba dezake, eskaera egin zenetik hogeita hamar egun igaro direnean eta Administrazioak erantzun ez duenean. Arau horiexek aplikatzen dira, finkaren luze-zabalera Erregistrokoarekin bat ez datorrela inskribatu behar denean. Baieztapen horrek salbuespen hauek ditu: muga zehatzak dituzten finkak edo itsaso-lehorreko herri jabaria inbaditu ezin duten finkak inskribatzen direnean. Erregistroko tituluak finka itsasoaren mugakide dela adierazten badu, orduan mugakidetasun hori itsasondoaren barruko mugari dagokiola ulertu behar da. Era berean, erreferentzia hori erabiltzen da, finkaren luze-zabalera Erregistrokoarekin bateraezina dela inskribatu behar denean (15 eta 16. art.ak).

C) Zehapen ahalgoa Itsaso-lehorreko aldearen babesari buru emateko, zehapen ahalgo garrantzitsua eratxiki zaio Ahalgo horren arauketaren zuzeneko aurrekaria Administrazioari. Martxoaren 19ko 7/1980 Legea da, baina Itsasertzei buruzko 1988ko Legeak arautzen du gaur egun Administrazioaren zehapen ahalgoa. Legeak teknika berezia erabili du, itsaso-lehorreko aldea urratzen duten jokabideak eta urratze horien graduazioa deskribatzeko. Hasteko, legeak legebidezkoak ez diren jokabideak zerrendatu ditu; gero falta larri moduan tipifikatzen ditu jokabide horiek. Falta larrien tipifikazioa ez duten gainontzeko jokabideak falta arin gisa kalifikatzen ditu. Hauek dira, oro har, urratzeak: itsas demanioari kalte eragin diezaioketen egite eta ez-egiteak; lanak, obrak, isurketak, mozketak, landaketak edota lugintzak administrazio titulurik gabe gauzatzea; zortasunei buruzko arauak, administrazio tituluen baldintzak eta publizitatearen debekua ez betetzea; Administrazioaren polizi eginkizunak eragoztea; Administrazioari emandako informazioa faltsutzea; eta, oro har, legeak jasotako debekuak eta arauak ez betetzea (90 eta 91. artikuluak). Urratze larriak lau urte igarotakoan preskribatzen dira; urratze arinak, ostera, urtebete iragan eta gero. Frantziako Zuzenbidearen ildotik, preskribaezina da kaltea konpontzeko akzioa. Ondorenez, ÂŤlehenago zeuden egoerara itzuli behar dira gauzak, edozein izanda ere ordura arte igarotako denboraÂť (92. art.).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.