Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 172

172

RAMÓN PARADA

du aurretiazko politikaren ondorioz, izadiari egindako kalteak. Horrela izanik, norbanakoen jabarian geratzen dira emakiden bidez lehortutako lurrak, baina herri jabarikoak dira lur horien hondartzak eta itsaso-lehorreko aldea.

5. ITSAS DEMANIOAREN ADMINISTRAZIO BABESA. XEDAEZINTASUNA, MUGAKETA ETA ERAENTZA ZEHATZAILEA Itsasertzei buruzko 1988ko Legeak gogo bizia ageri du, itsas demanioa usurpazioetatik eta degradaziotik defendatzeko. Horren ildotik, ondokoak arautu ditu legeak: mugaketak, ondasunen xedaezintasuna eta administrazio urratzeak eta zehapenak.

A) Xedaezintasun araua eta itsas demanioaren edukitza berreskuratzea Zehapen ahalgoak eta mugaketa izan ezik, herri jabaria defendatzeko arau eta teknika guztiak bildu dira Italian erabilitako xedaezintasun adierazmoldera. Zehapen ahalgoa eta mugaketa bereizirik arautu dira. Xedaezintasunak bere barnean hartzen ditu herri jabaria defendatzeko hiru arau klasikoak: besterenduezintasuna, preskribaezintasuna eta enbargaezintasuna (7. art.). Arau horietatik ondorioztatzen da estatuak baino ez duela itsaso-lehorreko herri jabariaren dependentzien titulartasuna. Horrela izanik, «norbanakoen ukantzek ez dute titulartasun hori oztopatzen, nahiz eta ondasunak luzaroan ukan eta ukantza horiek Jabetza Erregistroaren idazpenetan ageri». Administrazio egintza guztiek errespetatu behar dute estatuaren demanio titulartasuna; hortaz, deusezak dira baldintza hori urratzen duten egintzak eta norbanakoek legeari maula eginez gauzatutakoak (10. art.). Arau babesle horiek eragingarri bihur daitezen, «Administrazioak bere arioz eta noiznahi berreskura dezake ondasun horien edukitza». Epaileek ezin dute interdikturik onartu Estatuko Administrazioak emandako ebazpenen aurka, ebazpenok berorren eskumenak egikaritzean emandakoak direnean.

B) Mugaketa eta Jabetza Erregistroa Mugaketa arautzean ageri da, batik bat, Itsasertzei buruzko 1988ko Legeak herri jabaria defendatzeko duen ardura. Mugaketaren egintza garrantzi-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu