ITSAS DEMANIOA
169
norbanakoen esku geratu arren, herri jabariak eratorritako mugapenei loturik geratuko lirateke lur horiek». Irtenbide horren arabera, jabetza osoen edukitza kentzen denean, aldi baterako administrazio emakidak eskaintzen dira kalteordain gisa, lurraren jabeak bere lurretan eginiko inbertsioak kontutan izan gabe. GARCÍA DE ENTERRÍAk, ordea, maisutasunez zuzendu du irtenbide hori. Autore horren aburuz, oinarrizko eskubideen eduki nagusiari zor zaion begirune ukaezinera jo behar dugu (EKren 53. art.). Horren ildotik, legegileen zenbait jarduketak dakartzan arazoak konpontzeari dagokionez —hain zuzen ere, derrigorrezko desjabetzapenaren eduki materiala duten jarduketek dakartzatenak—, esan daiteke Italian eta Espainian begirune horrek ordeztu duela jabetza kentze bereziaren eta antolamendu orokorraren arteko aurkakotasuna; horretarako, Konstituzioaren 24.1. artikulua aipatu behar izan da. Era berean, begirune horretara joz gero, bateragarriak izan daitezke Konstituzio Auzitegiak Itsasertzei buruzko Legearen xedapen iragankorrei «konstituziotasun judizio abstraktua» egitea eta, aldi berean, norbanakoek kalteordainen inguruko erreklamazio zehatzak aurkeztea; erreklamazio horietan honako balioen arteko diferentzia eskatzen da: jabetza osoaren balioaren (lurraren jabeak bere lurrean egindakoa balio horren barne sartuta) eta xedapen iragankor horiek kontsolazio gisa ezarritako aldi baterako administrazio emakiden balioaren artekoa. Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Lege berriaren 139. art.ak ezarritako arauketak —Administrazioaren ondare eginkizunaren ingurukoak— baieztatu egin du orain arte esandakoa. Artikulu horrek hauxe agindu du: «Norbanakoei desjabetzapen izaera ez duten egintza legegileak aplikatzen zaizkienean, herri administrazioek egintzon ondoriozko kalteordaina eman behar diete, baldin eta norbanakoek ez badute egintza horiek jasateko eginbehar juridikorik. Kalteordain hori egintza legegileotan ezarritakoaren araberakoa izan behar da». A contrario sensu ondoriozta daitekeenez, egintza legegileok desjabetzapen izaera dutenean, Estatuaren ondare erantzukizuna zalantzan jartzeko modukoa da.
4. PADURAK. ITSAS DEMANIOAREN DEGRADAZIOA ETA PRIBATIZAZIOA DAKARTZAN BESTE KASU BAT Itsas demanioaren beste dependentzien kasuan gertatzen den antzera, itsas demanioaren legeria zaharkituta geratu da, padurak arautzean. Gizartearen pentsamoldea aldatu denez, garrantzi handiagoa ematen zaio gaur egun baliabide naturalen erabilpenari eta ingurugiroaren babesari. Orain arte uste zen padurak lur antzuak eta osasunarentzat arriskutsuak zirela; orain, or-