Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 15

ADMINISTRAZIOAREN ONDASUNAK. OINARRIZKO ERAENTZA

15

sortzean; bada, autonomi erkidegook oinarrizko legeria gisa aplikatu dute Estatuaren Ondareari buruzko Legea, eta euren ondarea arautzeko legeak eman dituzte. Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudiak ere estatukoaren antzeko arauketa jaso du, toki erakundeen ondasunak arautzeko (ekainaren 13ko 1.372/1986 Errege Dekretua). Horratik, 1986ko Toki Eraentzari buruzko testu bateginaren 74.etik 87.era bitarteko artikuluek ez bide dute arauketa hori behar beste bermatu, batez ere, ondasunak zuzenean babesteko ahalmen gehiegikoei dagokienez. Honakoak dira geroago aztertuko ditugun ahalmen horiek: berezko interdiktua, administrazio botatzea eta mugaketa. Hortik ondorioztatzen da ohiko hutsegite hau: Administrazioaren ondasunak aztertzeko, herri jabariko ondasunen eta jabari pribatukoen arteko bereizketa aintzat hartzea,. Hutsegitea dela diogu, errealitatea mozorrotzen duelako. Beste hitz batzuez esanik, Espainiako Zuzenbidean Administrazioaren ondasunak oinarrizko eraentza juridikoari loturik daude, eta eraentza hori pribilejioz eta gehiegikeriaz josita dago. Zuzenbide konparatuan parekorik ez duen eraentza horrek indarrik gabe uzten du akzio zibilen sistema. Horrexegatik be beragatik, esan daiteke Administrazioaren jabari pribatuko ondasunei Zuzenbide publikoaren eraentza juridikoa aplikatzen zaiela. Larriagoak dira herri jabariko ondasunen gehiegikeriak: ondare ondasunak babesteko egiten diren neurrigabekeriak baino handiagoak egiten dira eta herri jabariko ondasunok Administrazio zuzenbideko arau xeheei lotzen zaizkie, erabilpen, destino eta aprobetxamenduaren alorrean. Geratzen zaizkigun lerrootan jorratuko dugu autore batzuek Administrazioaren ondare ondasunei esleitu dieten eraentza juridikoa. Hurrengo bi kapituluetan, ostera, aztergai izango ditugu herri jabariko ondasunak definitzeko irizpidea eta ondasunon erabilpen eta babeserako eraentza.

4. ADMINISTRAZIOAK ONDASUNAK ESKURATZEA Lehenago esan legez, Administrazioaren ondasunen oinarrizko eraentzak ondokoak arautzen ditu: ondasunak eskuratu, kargatu eta xedatzeari buruzko arauak. Arau horiek Estatuaren Ondareari buruzko Legean eta Toki Korporazioen Ondasunei buruzko Araudian daude, batik bat. Kode Zibilaren 609. artikuluak jabetza eskuratzeko moduak arautzen ditu: ÂŤJabetza okupazio bidez eskuratzen da. Jabetza eta ondasunen gaineko beste eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira lege bidez, dohaintza bidez, testamentudun zein testamenturik gabeko oinordetzaren bidez eta, zenbait kontraturen ondorioz, traditio bidez. Preskripzio bidez ere jabetza eskura


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.