158
RAMÓN PARADA
teres publikoak asebetetzeko. Halakoetan, itsasertzeko lurren jabeek eska dezakete estatuak eskura ditzala lur horiek; hartara, lurrok itsas demanioan sartuko lirateke. Nabigazio Kodeak jaso duenez, Italiako Zuzenbidean, ondoko aldeak arautu dira, itsas demanioko dependentzien artean (1942ko martxoaren 30eko 327. Errege Dekretua): a) Lido del mare: urarekin zuzenean loturiko itsasondoaren zatia da eta uraren gehieneko eta gutxieneko hazieraren artean dago. Zati horretan neguko mareak sartzen dira, ez ordea, ekaitzaldiko mareak. b) Spiaggia: lidoaren ondo-ondoko lurzorua da eta ez du muga zehatzik lurraren norabidean. Spiaggiaren luze-zabalera eta hondartzen izatea ere lekuaren araberakoak dira. Esan nahi baita, itsasoak aurrera eta atzera egiten duenean, hondartzen hedadura aldatzen dela eta hareatzak edo relitti deiturikoak sortzen direla. Hareatzak ezin direnean herri erabilerarako aprobetxatu, itsas demaniotik atera eta estatuaren ondarean sartzen dira. Dekretuaren bidez egin behar da eskualdaketa hori. Jabe mugakideek ez dute horiek akzesioz eskuratzeko modurik. c) Portu eta arradak: itsasorako sarrerak dira eta halako angelu edo arku hertsiaren forma dute. Ontzientzako aterpe eta ontziak konpontzeko gune dira eta ontzien atrakatzea errazten dute. d) Itsasoko aintzirak: itsasoaren albo-alboan dauden ur guneak dira. Batzuetan, itsasoari loturik daude (aintzira biziak); beste batzuetan, ostera, bereizirik (aintzira hilak). e) Ibaiahoak. f) Itsasoko herri erabilerari loturiko kanalak. Edu berean, itsas demaniokoak dira estatuaren eraikinak eta obrak, itsas demanioaren ondasunei dagozkielako. Lurralde itsasoa itsas demaniotik kanpo dago. Oraindik ere, res communis omnium moduan kalifikatzen da lurralde itsasoa, nahiz eta horien gaineko emakidak eman arrantzan egiteko (ZANOBINI).
2. ITSAS DEMANIOAREN DEPENDENTZIAK Urei buruzko 1866ko abuztuaren 3ko Legeak lurralde itsasoa eta hondartzak herri jabarikoak zirela adierazi zuen. Ondoren, Portuei buruzko 1880ko maiatzaren 7ko eta 1928ko urtarrilaren 19ko legeek arautu zituzten demanio dependentzia horiek. Itsasertzei buruzko 28/1969 Legeak aldatu zuen arauketa hori. Maiatzaren 23ko 1.088/1980 Errege Dekretuak onetsi zuen 28/1969 Legearen araudia. Gaur egun, Itsasertzei buruzko 1988ko Legeak Konstitu-