154
RAMÓN PARADA
MEILÁN GIL: El concepto de dominio público marítimo-terrestre, en el Proyecto de Ley de Costas, REDA, 59, 1988; MORELL OCAÑA: La concesión de marismas y el artículo 126 de la LPE, RAP, 68, 1972; LÓPEZ RAMÓN: Consideraciones sobre el régimen jurídico de las marismas, RAP, 96; PAREJO GAMIR: Aspectos registrales de la nueva Ley de Costas, Villar Palasí irakaslearen omenez egindako lanak, Madril, 1989; RIVERO ISERN: Las afectaciones y desafectaciones naturales de la zona marítimo-terrestre en el Derecho español, López Rodóren omenez egindako lanak, II, Madril, 1988; SAINZ MORENO: Dominio público estatal y zona marítimo-terrestre, RAP, 99; ZANOBINI: Corso di Diritto Amministrativo, IV, 1958.
1. ITSAS DEMANIOA. BILAKAERA HISTORIKOA ETA ZUZENBIDE KONPARATUA Mendeetan barna, antolamendu juridikoak ez dira arduratu ere egin hondartzen, itsasertzen eta itsasoaren ondoko aldeen defentsaz. Lur zein alde horietan ez da titulartasun publikoaren eta pribatuaren arteko tirabirarik nabari. Denbora igaro ahala, aldatu egin da ondasun horien balio ekonomikoa; ondorenez, axolagabekeria historiko hori gainditurik geratu da eta herri jabarian sarrarazi dira itsasoko urak, itsasondoak eta itsasertzeko gune ekonomikoa. Urte askotan zehar, aski izan da itsasoa eta itsasondoa res communis omnium gisa kalifikatzea; bada, tradizioz, itsasondoa eta itsasertzeko gune ekonomikoa ez dira toki egokiak izan etxebizitzak eraikitzeko. Erromako Zuzenbidearen kalifikazio horren bidez, norbanakoek askatasunez eskura edo erabil zitzaketen itsasoa eta itsasondoa. Eskuraketa edo erabilpen hori ez zen sarritan gertatzen; beraz, ez zitzaion itsasoari, ez itsasondoari kalterik eragiten. Ondasun horien erabilpena eta balio ekonomiko urria kontutan izanik, Erromako Zuzenbideak publikotzat hartu zuen itsasondoaren erabilera. Era berean, publikoak ziren ugazabarik gabeko gauzak, hala nola, itsasoko ura eta itsasoaren hondoko harea (Instituta, II. liburua, t. 1–5). Bide bertsutik, honakoa diote Partidek: «Gizaki guztiek erabil ditzakete itsasoa eta itsasondoa, arrantzan egiteko, nabigatzeko edo nahi dutena egiteko, gizaki guztiei erkidegoan baitagozkie gauza horiek» (III. legea, XVIII. titulua, III. partida); horrez gain, eraiki zitekeen itsasondoan, hurrengo baldintza gogoan izanik: «erkidegoaren erabilera oztopatzen ez den bitartean» (IV. partida). Kalifikazio hori eta berorrek dakarren pribatizazio arriskua defendaezin bihurtu ziren, itsasoaren eta itsasondoaren aparteko balio ekonomikoa agertzeaz batera (halaxe gertatu da gaur egun). Ondoko faktoreek agertarazi dute itsaso eta itsasondoaren balio ekonomikoa: itsasoko merkataritzaren beharri-