Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 146

146

RAMÓN PARADA

hidrografikoetako isurketak hartzen dituzten urak babestu eta hobetzeko. Hau da kanon horren zenbatekoaren emaitza: isurketak dakarren kutsadura bider kutsadura unitate bakoitzaren balioa. Kutsadura unitatetan adierazi behar da (106. art.). Europa Erkidegoko Zuzenbidearen erantzukizun printzipioa kasu honetan aplikatzen da: herri batek beste herri bati —edo batzuei— kalte eragiten dionean. Barne zuzenbidearen erantzukizunaren kasuan, herri bakoitzeko legeriak jasotakora jo behar da. Bide horretatik, Urei buruzko Legearen 99. artikuluak hau xedatu du: interes orokorreko arrazoiak direla bide, Arroetako Erakundeak, zuzenean zein zeharka, aldi baterako ustia ditzake hondakin urak arazteko instalazioak. Ondoko kasuetan ustiatzen ditu instalazio horiek: isurketek dakartzaten jarduerak geldiaraztea komeni ez denean eta eragozpen larriak sortzen direnean, baimenean ezarritako baldintzak ez betetzearen ondorioz. Halakoetan, besteak beste, premiamendu bidea erabil dezake Arroetako Erakundeak, baimenaren titularrari ondokoak erreklamatzeko: baimenean ezarritako baldintzak aintzat hartuz, instalazioak aldatu edo egokitzeko behar diren diru kopuruak; instalazioen ustiapen eta artatze gastuak.

14. OBRA HIDRAULIKOAK Ilustratuen mugimenduak obra hidraulikoen politika bultzatu eta abiarazi zuen XVIII. mendean. Politika horren ondorioz, kanal oso garrantzitsuak eraiki ziren: Aragoiko Kanal Inperiala (1768), berbarako. Mugimendu horri ekin zitzaion XIX. mendean (Gaztelako Kanala, 1831; Javier de Burgosek susperketarako azpieskuordeentzat emandako jarraibidea). 1868ko Iraultzaren garaian, muturrerainoko liberalismo ekonomikoak estatuaren esku-hartzeari aurka egin zion. Liberalen eraginez, estatuaren ekintza ia erabat geldiarazi zen obra hidraulikoen eremuan. 1868ko azaroaren 14ko Dekretuak jasotakoari helduz, «estatuak obrak egiteari ekin behar dio jendeak hala eskatzen duen bitartean, baina ondoko kasuan bakarrik esku har dezake: esku-hartze hori egiaztatzeko beharrizana handia, orokorra eta zeharo frogatzeko modukoa denean, eta industria pribatuak proiektu hori aurrera eramateko modurik ez duenean». Alabaina, 1876ko abenduaren 29ko Legea onestean, ekintza publikoa berpiztu zen. 1876ko abenduaren 29ko Legeak herri lanen legeria orokorraren oinarriak ezarri zituen. Lege horrek lehenengo urrats garrantzitsua eman zuen, liberalen jarrera zuzentzeko bidean. Honela agertu zen aldaketa hori Gamazoren 1883ko uztailaren 27ko Legean: lehenengo, obren aurrekontuaren 100eko 30erainoko diru-laguntzak jaso ziren obra hidraulikoentzat; bigarre-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.