Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 143

LURREKO URAK

143

ondasunen segurtasunari egindako kaltea; urratzailearen maltzurkeria, partaidetza eta onura; amaitzeko, uraren kalitateari ekarritako narriadura. Zehapenei dagokienez, 100 milioi pezetarainoko isunak ezartzen ditu Ministroen Kontseiluak, faltak oso larriak direnean. Faltak larriak direnean, Herri lan eta Hirigintza ministroaren eskumenekoa da 50 milioi pezetarainoko isunak ezartzea. Falta arinen eta ez hain larrien kasuan, Arroetako Erakundeak 10 milioi pezetarainoko isunak jartzen dizkie urratzaileei (109. art.). Organo zehatzaileek isun hertsagarriak ezar ditzakete, Administrazio Prozedurari buruzko Legeak jasotako kasuetan. Multa horien zenbatekoa ezin da izan urratzearen gehieneko zehapenaren 100eko 10 baino handiagoa. Zehapen horiek ezartzeaz gain, organo zehatzaileok honako betebeharrak ezar diezazkiekete urratzaileei: herri jabari hidraulikoari eragindako kalte-galerak ordaintzea eta gauzak lehen zeuden egoerara itzultzea. Organo zehatzaileek modu betearazlean ezartzen dituzte kalteordainak. Kalteordainok, zehapenen antzera, premiamendu bidean eska daitezke (111. art.). Amaitzeko, egitateak administrazio urratze eta zigor urratze moduan kalifikatzen direnean, printzipio hauek aplikatzen dira arazo horiek ebazteko: zigor ahalgoaren eta Administrazioaren ahalgo zehatzailearen arteko harremanak eraentzeko printzipio ohikoak. Halakoetan, Administrazioak jurisdikzio eskudunari egozten dio urratzailearen erruaren arazoa. Administrazioak bere prozedura zehatzailea gelditu behar du, harik eta epaileak ebazpena eman arte; bestalde, epaileak emandako zehapenak administrazio isuna baztertzen du. Epaileak deliturik edota faltarik ez dagoela baderitzo, orduan Administrazioak espediente zehatzaileari ekin diezaioke, auzitegiek frogatutzat hartu dituzten egitateetan oinarrituz (112. art.).

13. UREN KALITATEAREN BABESA. ISURKETAK ETA URAREN BERRERABILPENA Urei buruzko 1985eko Legeak lehentasuna eman die uren kalitatea eusteari eta uren degradazioa saihesteari. Helburu hori lortzeko, honakoak debekatu ditu, besteak beste: zuzeneko nahiz zeharkako isurketak egitea, hondakin solidoak edo kondarrak metatzea, urarentzako egintza kaltegarriak gauzatzea eta abar. Xede horiek erdiesteko, berrikitan aipaturiko neurri zehatzaileak eta nazioarteko ereduen irizpideak erabili ditu legeak. Eredu horiek aurrearretazko teknikekin batera erabil daitezke, ÂŤzeinek kutsatu, horrek ordaindu behar duÂť deituriko printzipioarekin eta erantzukizun printzipioarekin. Printzipio horiek Nazio Batuen Erakundeak eta Europako Erkidegoak zabaldu dituzte.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu