Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 140

140

RAMÓN PARADA

beste erregistroetako inskripzioek baino balio handiagoa dute, auzitegi zibilek babesten dituztelako; horrez gain, Erregistroan inskribaturik dauden titularrek Hipoteka Legearen 41. artikuluko prozedura sumarioa eragin dezakete. Horixe aintzatetsi omen du Konstituzio Auzitegiak, honakoa baieztatzean: administrazio emakida bihurtu ez diren ur pribatuak Ur Erregistroan inskribatu ez arren, «legebidezko eskubide eta interesen titularrek epaile eta auzitegien babesa eska dezakete —hori aintzatetsi du Konstituzioaren 24. artikuluak—; horrezaz aparte, beste erregistro batzuetan eskaintzen zaien babes indartuaren onuradun izan daitezke titular horiek» (227/1988 epaia). Gainerakoan, Ur Erregistroak, Jabetza Erregistroaren antzera, izaera publikoa du; beraz, interesatuak Ur Erregistrora jo dezake eta liburuak azter, oharrak har eta ziurtagiriak eska ditzake. Erakunde bakoitzeko Ur Erregistro bat dago. Azkenik, Urei buruzko Legeak Ur Pribatuen Katalogoa eratu du arroetako erakundeetan, Administrazioak ur publikoen eta pribatuen berri izan dezan. Ur Pribatuen Katalogoak independentzia organiko eta funtzionala du, Ur Erregistroari begira. Katalogo horretan inskribatzen dira aurreko legeriaren arabera pribatuak izanik, izaera horri eutsi dioten urak. Legearen bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrek jaso dituzte ur pribatu horiek. Beharrezko da ur pribatuak katalogoan inskribatzea. Inskribatzen ez badira, zehapena ezartzen zaie aprobetxamenduen titularrei. Lurpeko uren emakida ematean, Administrazioak aintzat hartu behar du inskripzio hori; egin-eginean ere, «lurpeko urak aldez aurreko lege aprobetxamenduen ur bilketei loturik dauden alaez aztertu behar du» (68. art.). Ur pribatuak katalogoan inskribatuta egoteak ez du esan nahi emakidak ematean, eskubide pribatuak derrigor errespetatu behar direnik, nahiz eta emakidak «gainontzekoei kalterik eragin gabe» eman. Gisa berean, urak katalogoan inskribaturik egon ez arren, ez da besterik gabe ulertu behar Administrazioa uren titularra denik, batez ere, horien titulartasun pribatua Jabetza Erregistroan inskribaturik badago (SILVIA DEL SAZ).

12. UR PUBLIKOEN ZIGOR BABESA ETA ADMINISTRAZIOAREN AHALGO ZEHATZAILEA Legegilea ez zen uren zigor babesaz arduratu, 1928ko Kodera arte. Kode horrek delitu berezi moduan tipifikatu zituen ondokoak: urak edo uren lege aprobetxamenduak maulaz erabiltzea eta ubideak aldatu edo geldiaraztea. Eraldaketa hori baino lehen, uren desbideraketa eskubide errealen usurpazio tiporik zabalenean sartzen zela ulertzen zen. Gaur egun, Zigor Kodeak jabetzaren aurkako delituen artean definitu du ur desbideraketaren delitua. Zigor Kodeak usurpazio delitu gisa kalifika-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.