LURREKO URAK
137
ondorioz, zorrak egin ahal zaizkio erabiltzaileen erkidegoari. Zor horiek finka edo industria onuraduna kargatzen dute. Erabiltzaileen erkidegoak premiamendu bidean eska dezake zorron ordainketa; gainera, horiek ordaindu bitartean, uraren erabilera debeka dezake, finka zein industriaren ugazaba lehengoa ez bada ere. Irizpide berari heldu behar zaio ureztaketako epaimahai eta auzitegiek ezarritako isunen eta kalteordainen ondorioz egin diren zorren kasuan. e) Erkidegoek zortasunak ezarri edo ura aprobetxatzeko obrak egin behar dituztenean, erkidegoak eurak dira derrigorrezko desjabetzapenaren edo zortasunen onuradunak. 1866.etik 1879.era bitarteko legeriak sindikatu adierazmolde frantziarra erabili zuen, erabiltzaileen erkidegoak hautaturiko organoa izendatzeko. Sindikatu horiek ordenantzak eta erabakiak betearazten zituzten, erkidegoaren aginduz (Urei buruzko 1879ko Legearen 230. art.). Urei buruzko 1985eko Legeak alde batera utzi du terminologia hori eta honakoak izendatu ditu erkidegoa kudeatzeko: Batza Nagusia edo Biltzarra, erabiltzaile guztiek osaturikoa; Gobernu batza; eta, azkenik, Epaimahaia edo epaimahaiak. Batza Nagusiak hautatzen du Gobernu batza eta ondokoak betearazten ditu horrek: ordenantzak eta berorren nahiz Batza Nagusiaren erabakiak (76. art.). Epaimahaiek Urei buruzko ureztaketako epaimahaien tradizioari heldu diote. Urei buruzko 1879ko Legeak jaso zituen ureztaketako epaimahaiak (242.etik 247.era bitarteko artikuluak). Epaimahaiek epai erakundeen helburuak betetzen dituzte. Gaur egun, Konstituzioaren 125. artikuluak bermatzen du erakunde hori, tradizioko auzitegiak eta ohiturazko auzitegiak aipatzean. Hauek dira epaimahaien eskumenak: ordenantzak direla eta, erkidegoko erabiltzaileen artean sortzen diren egitatezko arazoak ebaztea; araudiak jasotako zehapenak ezartzea ordenantzen urratzaileei; urratzaileek kaltetuei ordaindu beharrekoa eta urratzeak zerbait egiteko dakartzan betebeharrak finkatzea. Prozedurak jendaurrekoak eta hitzezkoak dira, eta ohitura eta araudia aplikatuz bururatzen dira. Epaimahaien epaitzak betearazleak dira (76.6. art.).
11. UREI BURUZKO LEGEAREN SISTEMA BERMATZAILEA. UR PUBLIKOEN JABETZA ERREGISTROAK ETA UR PRIBATUEN KATALOGOA Urei buruzko Legeak ur publiko eta pribatuak bereizi ditu; horrela izanik, arazo konplexuak konpontzeko moduko eraentza juridiko bermatzailea arautu behar du. Ikusi dugunez, legearen bigarren eta hirugarren xedapen iragankorren babesean, lurpeko uren titularrek titulartasun horri euts diezaiokete,