Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 134

134

RAMÓN PARADA

Erabiltzaileek Administrazio hidraulikoan parte hartzen dute; horren harira, erabiltzaileen erkidegoak eratzeko agindu die legeak uraren onuradunei eta herri jabari hidraulikora bildutako beste ondasunen onuradunei. Herri jabari hidraulikoaren barruan egon behar dute beste ondasun horiek ere. Uraren destinoa ureztaketa denean batik bat, ureztatzaileen erkidego deritze erabiltzaileen erkidegoei; destinoa bestelakoa denean, ordea, destino horren izendapena jasotzen dute erkidegoek. Ureztatzaileen erkidegoen jatorri hurbila 1847ko ekainaren 10eko Errege Dekretuan dago. Lorca enpresa deiturikoa desegin eta ureztaketako sindikatua eratu zen dekretu horren bidez. Sindikatua eratutakoan, xedapen batzuk eman ziren, ureztaketarako uren onuradunak Administrazioaren agindupean derrigor elkartzeko. Frantziako Zuzenbidetik, hain zuzen, jabeen sindikatuetatik hartu omen da erakunde hori. Uren eta beste jabetza batzuen, hala nola, meatzeen arloan jardun ohi zuten sindikatuok. Horien helburua jabeak nahitaez elkartzea zen, guztien intereseko obrak egin zitezen. Frantziako jabeen sindikatuak jabeen nahitaezko elkarteak baino ez dira. Sindikatu horiek Administrazioak emandako arauak bete eta prefektuaren agindupean jarduten dute. Prefektuaren ebazpenen aurkako errekurtsoak prefektuen kontseiluetan jartzen dira. Polizi auzitegiek eskumena dute uren erabilerako araudien urratzeak ebazteko, baina ez dute eskumenik jabetzaren inguruan aurrez epaitu beharreko arazoen gain (1852ko martxoaren 25eko Dekretua). ÂŤUreztatzaileen erkidegoak eta horien sindikatuakÂť izeneko formula igaro zen urei buruzko 1866ko eta 1879ko legeetara ere. Lege horien esanetan, derrigor eratu behar zen ureztatzaileen erkidegoa ondoko kasuetan: ureztatzeko moduko hektarea kopurua 200era iristen zenean; probintziako gobernadore zibilaren ustez, nekazaritzako tokiko interesak zirela-bide erkidegoa eratu behar zenean, nahiz eta hektarea kopurua txikiagoa izan. Erkidego guztietan zeuden sindikatuak. Sindikatu horiek erkidegoak hautatutako gobernu organoak ziren eta euroi zegokien erkidegoaren ordenantzak eta erabakiak betearaztea. Erkidegoek egiten zituzten ordenantzak, legeak ezarritako oinarrietatik abiaturik. Gobernuak onetsi behar zituen ordenantzok eta ezin zuen onespena ukatu, ez eta aldaketarik sartu, Estatuko Kontseiluaren aldez aurreko irizpenik gabe (Urei buruzko 1879ko Legearen 228. art. eta ondorengoak). Honakoek zuten jurisdikzio eskumena: auzitegi zibilek, jabetzari buruzko arazoak konpontzeko; Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioak, Estatuko Administrazioaren, tokiko gobernadoreen nahiz agintarien erabakien aurkako errekurtsoak ebazteko; ureztaketako epaimahaiek, egitatezko arazoak eta ordenantzen urratzeak ebazteko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.