Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 12

12

RAMÓN PARADA

2. HERRI INTERESEKO JABETZA PRIBATUAK Administrazioaren ondasunak interes orokorraren xedeak lortzeko baliabide dira, erakunde publikoen ondasunak izateagatik, hau da, demanioko, ondare pribatuko edota finantza-ondareko ondasunak diren kontutan hartu gabe. Edozelan ere, baieztapen horrek ez du adierazten norbanakoen ondasunak interes publikoa lortzera bideratzen ez direnik; izan ere, antolamendu juridikoak jabetzaren gizarte eginkizuna azpimarratzen du, gero eta sarriago gainera. Gauzak horrela, antolamendu juridikoak betebehar pertsonalak ezarri dizkie ondasun jakin batzuen titularrei, ondasunak hobetu eta ekoizteko; horiek bete ezean, zehapen-mehatxua egiten zaie ondasunen titularrei (ondasunen derrigorrezko desjabetzapena, kasurako). Horren ildotik, jabetza pribatu batzuek garrantzi handiko interes publikoa dute. Halakoetan, eraentza publikoa gehitzen zaio jabetza pribatuaren ohiko eraentzari eta ondokoak ezartzen zaizkie jabe pribatuei: mugapenak eta jabetza horren aprobetxamendua jagoteko nahiz jabetza bera xedatzeko Administrazioaren ahalmen bereziak. Gogora ditzagun, bada, kasu hauek: jabetzak hirigintzaren erabilera batzuekin dituen loturak, mendi pribatuen nahiz historia eta arte ondareen gain ezarri diren murrizketa eta betebeharrak, parke natural gisa kalifikatu diren guneetan zein saripeko errepideetan ezarritakoak, herri zerbitzuren bati loturiko emakidadunen ondasunek dituzten mugapenak eta abar. Kasu horietan, norbanakoen ondasunak, norbanakooi onura ekartzeaz gain, herri intereseko xedeak betetzeko erabiltzen dira zuzenean. Besteak beste, honakoak dira interes horiek: kultur interesa, interes ekologikoa eta ekoizpenari buruzkoa. Antzeko destinoari lotzen zaizkio Administrazioaren herri jabariko zenbait ondasun. Bestalde ere, herri intereseko jabetza pribatuaren eraentza juridikoak badu berezitasunik. Horretara, demanio ondasunen berezko preskribaezintasuna eta besterenduezintasuna ezarri zaizkie ondasun batzuei, hala nola, historia eta arte ondareko ondasun pribatuak izanik, kultur intereseko adierazpena jaso dutenei (ekainaren 25eko 16/1985 Legearen 28. art.). Hori guztia ikusirik, Italiako doktrinak herri intereseko ondasunen inguruan teorizatu du, eta kategoria horrexetara bildu ditu ondasun horiek guztiak. SANDULLIren aburuz, hauxe da ondasunon berezitasuna: euren jabea den sektoreko Administrazio eskudunak zinezko eta berezko in rem ahalmenak ditu. Beste autore batzuen iritziz, ostera, historia eta arte ondareko ondasunek herri jabariko jabetza kolektiboa osatzen dute (GIANNINI). Jurisprudentziak ere, tentuz jokatuz, herri intereseko jabetza pribatu adierazmoldea erabili du, Meatzeei buruzko Legearen A) ataleko harkaitzak edo


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.