Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 128

128

RAMÓN PARADA

gabe konponduko litzateke; bestalde, azpimarratzekoa da emakidak emateko irizpidea zuhurtziarakotasunean datzala».

8. UREN ADMINISTRAZIOA. ARROETAKO ERAKUNDEAK Uren inguruko herri eginkizunak antolaketa eta kudeaketa printzipio batzuei egokitu behar zaizkie. Honela jaso ditu legeak printzipio horiek (13. artikulua): 1. Ur kudeaketaren batasuna, uren tratamendu osoa, uraren ekonomia, deskontzentrazioa, deszentralizazioa, koordinazioa, eragingarritasuna eta uraren erabiltzaileen partaidetza lortzea. 2. Arro hidrografiko, sistema hidrauliko eta ziklo hidrologikoaren batasuna errespetatzea. Arroa banaezina dela adierazi eta honela definitu da, batasun horri begira: arro txikiez osaturiko sarea arro nagusi bakarrera bilduz, urak itsasora isurtzen dituen lurraldea da. 3. Uraren herri kudeaketa baterakorra izatea lurraldearen antolamenduarekin, ingurugiroaren artapen eta babesarekin eta natura zaintzearekin. Printzipio horiek, euren edukia gorabehera, Administrazioaren ur antolaketaren sistema eratu dute. Gaur egungo sistema aurreragokoa baino konplexuagoa da, eta ez horren zentralizatua. Hortaz, Konstituzioaren 149.1.22. artikuluari helduz, ondokoa da estatuaren eskumen esklusiboa: «baliabide eta aprobetxamendu hidraulikoen legeria eta antolamendua ezartzea eta horien emakidak ematea, urak hainbat autonomi erkidegotatik doazenean; instalazio elektrikoen baimenak ematea, aprobetxamenduak beste autonomi erkidego bat ukitzen duenean, edo energiaren garraioa erkidegoaren lurralde esparrutik ateratzen denean». Konstituzioaren 148.1.10. artikuluak, berriz, autonomi erkidegoei eratxiki dizkie «autonomi erkidegoaren intereseko aprobetxamendu hidraulikoen, kanalen zein ureztaketen proiektu, eraikuntza eta ustiapenak. Meatzeetako urak eta uberoak». Artikulu horiek jasotako irizpideak ez datoz bat. 149.1.22. artikuluak lurraldea aipatzen du, estatuaren eskumena zehaztean (zenbait autonomi erkidegotatik doazen urak). 148.1.10. artikuluak, berriz, irizpide funtzionalari heldu dio, autonomi erkidegoen eskumen esklusiboak finkatzean (erkidegoaren interesa). Arazoa ez da hor bukatzen, 149.1.22. artikuluak baliabide eta aprobetxamenduak bereizten dituelako. Horrez gain, Konstituzioak beste zenbait puntutan jasotako eskumen banaketa batzuek, zeharka bada ere, eragin dezakete lurreko uren gaineko eskumen banaketan. Hauek dira, besteak beste, estatuaren eskumenak: ekonomi plangintza orokorra; espainiarren es-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.