Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 125

LURREKO URAK

125

Berdinak dira uren emakidak eta gainazaleko nahiz lurpeko uren aprobetxamendurako eskubideak azkentzeko moduak. Kasu hauetan azkentzen dira emakidak: emakidaren epea amaitzen denean, titularrari aprobetxamenduaren jabetza derrigor kentzen zaionean, emakidadunak beren beregi uko egiten dionean emakidari eta aprobetxatzeko eskubidea iraungitzen denean. Ura aprobetxatzeko eskubidea iraungitzen da, emakidak jasotako oinarrizko baldintzak edo epeak ez betetzeagatik eta, gisa berean, ustiapena hiru urtez jarraian eta iraunkor eteteagatik.

7. PLANGINTZA HIDROLOGIKOA Plangintza hidrologikoak ur aprobetxamenduak arautzeko oinarrizko tresnak dira. Hirigintza planen antzera, plangintza hidrologikoek hauek zehazten dituzte: urak xedatzeko Administrazioaren ahalmenak eta onuradunen eskubideak. MARTÍN RETORTILLOk plangintza hidraulikoaren aurrekari gisa adierazi du Korrejidoreen Jarraibideak XVIII. mendean ezarritako betebeharra. Betebehar horren harira, zerrendetara bildu behar ziren ondokoak: «… handitzeko, nabigatzeko eta elkarren artean lotzeko moduko ibaiak eta lurrak ureztatzeko eta errotak nahiz pilak eraikitzeko erreten erabilgarriak». 1866ko eta 1879ko legeek ez zuten betebehar hori jaso XIX. mendean, nahiz eta CIRILO FRANQUETek plan hidrografikoak arautzea proposatu, «Gobernuaren aberastasunaren berri izateko, eta uraren aprobetxamendu erabilgarriagoa eta zehatzagoa lortzeko». Obra hidraulikoei buruzko planak agertu ziren XX. mendean (1902, 1906 eta 1916). Gero, 1926ko martxoaren 5eko Errege Dekretuak konfederazio hidrografikoak eratu zituen eta konfederazio horiei ondoko eskumena eratxiki zitzaien: «Konfederazioaren barruko ibaien ibilguetatik doazen uren aprobetxamendu orokorra, koordinatua eta metodikoa lortzeko plana egitea». Ekonomia eta Gizarte Garapenerako II. Planaren Baliabide Hidraulikoen batzordeak Nazioko I. Plan Hidrologikoa egin zuen 1967an (lehenengoa eta bakarra). Ondoren, arro jakin batzuetarako planak egin ziren. Irailaren 7ko 3.029/1979 Errege Dekretuak jaso zuenez, estatuaren lurraldeko baliabide hidrauliko guztien aprobetxamendua plan hidrologikoei lotu zitzaien. Urei buruzko 1985eko Legean arau nagusi izatera iritsi zen eskakizun hori.

Gaur egun, urak aprobetxatzen hasi aurretik, ezinbesteko betekizuna da plangintza bat izatea, besteak beste, ondokoak zehazteko: aprobetxamenduen lehentasun hurrenkera; emakiden luzapena, berrikuspena eta azkentzea; ema-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu