120
RAMÓN PARADA
ustiatzeko eraentza ezartzea; ur-emariak plan hidrologikoei erreserbatzea eta uraren erabileraren aldi baterako mugapenak ezartzea, ura behar den moduan ustiatzeko. Mugapen batzuek bigarren mailako ondoreak dakartzate. Ildo horretatik, urak gazitu edo gehiegi ustiatu direla adierazten denean, erabiltzaileen erkidegoa eratu behar da; gainera, ur-emaria (gutxi) alda dezaketen erauzketak antolatzeko planak onestsi beharra dago.
6. APROBETXAMENDU BEREZIAK ETA BAKARREKO APROBETXAMENDUAK. URAK APROBETXATZEKO BAIMENAK ETA UREN EMAKIDAK Zuzeneko aprobetxamenduez kanpoko kasuetan, Administrazioaren titulua behar da ur publikoak erabiltzeko. Urei buruzko Legeak ezarri duenez, baimenak eta emakidak dira administrazio titulu horiek. Baimena behar da, aprobetxamendu bereziak aurrera eramateko; bakarreko erabileren kasuan, berriz, emakida. Terminologia horren arabera, hauxe da aprobetxamendu horien arteko desberdintasuna: erabilera berezia bat dator bestelako erabilera erkideekin edota bakarreko erabilerekin. Erabilera bereziak beste erabilera batzuekin batera eduki daitezke; hori bai, Administrazioaren baimena behar da, erabilera horiek gauzatzeko, kontutan izan behar delako erabilera horien arriskutsutasuna edo intentsitatea. Legeak dioenez, honakoak dira erabilera bereziak: a) nabigazioa eta flotazioa; b) paseko txalupen eta horientzako ontziralekuen ezarpena; c) gainontzekoen erabilera oztopatzen ez duten beste erabilerak (49. art.). Erabilera berezien multzoan sartzen dira arrantza eta isurketak, nahiz eta 49. art.ak horiek ez aipatu. Arrantzaren arauketak ondokoetara jotzen du: ingurugiroari buruzko legeria orokorrera eta, kasuan-kasuan, legeria berezira (48.3. art). Isurketak ere baimenei lotzen zaizkie eta geroago jorratuko ditugu. Bakarreko erabilera edo aprobetxamenduak, herri jabari hidraulikoa kontsumitu zein kontsumitu ez, lege xedapenen edo administrazio emakiden bidez soilik eskuratzen dira. Bestela esateko, ezin daitezke preskripzioz eskuratu (50. art). Urei buruzko 1879ko Legean, ordea, preskripzioz eskura zitezkeen aprobetxamenduak, hogei urte igaro eta gero. Aurreragoko legeriak aprobetxamendu berezien hurrenkera zorrotza jaso zuen. Gaur egun, Arroentzako Plan Hidrologikoak ezarri du lehentasun hurrenkera hori eta, sorospidez, legeak jasotakora jo behar da. Hau da legeak araututako hurrenkera: 1. Herrien hornikuntza. Ur gutxi kontsumitzen duten industria batzuk ere badaude puntu honetan; urez hornitzeko, industriok herri guneetan kokaturik egon behar dute, udalerriaren sareari loturik. 2. Ureztaketak eta nekazaritzako