Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 116

116

RAMÓN PARADA

ruzko Legeak eta maiatzaren 5eko 19/1987 Erregio Legeak (Kanarietakoak). Estatuko legeak jasotako definizioetatik abiatu da azken hori eta erregioetako herri zerbitzuen multzoan sartu ditu jarduera hauek: 1. Ura bildu, atera eta beste aprobetxamendu batzuen bidez, ura ekoiztea. 2. Ura edateko moduko bihurtu, gatza kendu eta araztuz, uraren industri ekoizpena lortzea. 3. Ura garraiatzea, legearen VI. kapituluan jasotakoaren ildotik. 4. Urdunak urez birbetetzea, modu artifizialean. Lurpeko uren aprobetxamenduen titular batzuek euren eskubide pribatuei eusten diete, eskubide horiek administrazio emakida bihurtu beharrean. Estatuko legeak ezarritakoa baino zorrotzagoa da titular horiei aplikatzen zaien eraentza iragankorra. Estatuko legearen mugapenez gain, Administrazioaren baimena behar dute ura eskualdatzeko eta Administrazioaren tarifen arabera saldu behar dute ura. Lege aprobetxamenduaren babesa ere murritzagoa da, plan hidrologikoetara jo behar delako gehieneko aprobetxamendua zehazteko. Konstituzio Auzitegiak 10/1987 Legearen konstituziotasuna aitortu du 1990eko otsailaren 7ko epaian. Hala ere, SILVIA DE SAZen ustez, ÂŤezin daiteke esan Kanariar Uharteetako uren arazoa behin betiko konpondurik dagoenik, ez dakigulako nola aplikatuko den lege hori; gainera, ekonomi interes handiak dituztenak haren aurka daude eta ez da batere argi ikusten norbanakoen inbertsioa eta kudeaketa ordezteko, Administrazioak izan dezakeen gaitasunaÂť.

5. EMAKIDARIK GABEKO APROBETXAMENDU ZUZENEKOAK Urei buruzko 1879ko Legearen antzera, 1985eko Legeak gainazaleko uren erabilera erkideak jaso ditu. Legeak erkidetzat hartu ditu erabilera horiek, urak euren berezko ubideetatik doazen bitartean. Uraren erabilera erkidea bada, hiritar guztiek erabil dezakete ura, Administrazioaren baimenik edota emakidarik gabe, eta lege eta araudiekin bat etorriz. Hauek dira erabilera erkide horiek: edatea, bainatzea eta etxeko beste erabilerak gauzatzea, bai eta abelburuei edaten ematea ere. Uraren erabilera erkidea gauzatzean, ezin da uren kalitatea, ez eta ur-emaria aldatu. Ubide artifizialetatik doazen urei ere akueduktuaren babesak erakarritako mugapenak aplikatzen zaizkie. Urak ezin dira, inola ere, euren bideetatik aldendu eta aprobetxamenduen ohiko eraentza aplikatu beharra dago. Erabilera erkideen edota beste erabileren kasuan, legeak ez du babesten urak erabiltzeko eskubideaz abusatzea, urak alferrik kontsumitzea edo behar ez bezala erabiltzea, edozein izanik ere urok erabiltzeko titulua (48. artikulua).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu