Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 113

LURREKO URAK

113

Aurreko legeriaren arabera eskuraturiko eskubideak errespetatzeko, legeak ondokoa aintzatetsi die lehen pribatuak ziren urbegi, putzu edota galerien titularrei: horiek hurrengo berrogeita hamar urteetan aprobetxatzeko eskubidea. Eskubide hori egikaritzeko, urbegi, putzu edota galerion ur-emaria egiaztatu behar dute interesatuek hiru urteko epean. Berrogeita hamar urte horien buruan, ur aprobetxamenduen titularrek administrazio emakida eskuratzeko lehenespena dute. Hiru urteko epean eskubidea inskribatu ez duen titularrak ez du titular pribatu izaera galtzen, baina titulartasuna ez inskribatzeak ondorio hauek dakartza: hasteko, berme gutxiago dute titularrek, ez zaielako Ur Erregistroaren babes sistema aplikatzen; halaber, hertsiagoa da esparru sustantiboa ere, hainbait arau aplikatzen zaizkielako uren aprobetxamenduei. Hauek dira arauok: urdunen gehiegiko ustiapenari buruzkoak; lehorte larria edota presazko beharrizana dagoenean, uraren erabilera xedatzen dutenak; eta, orokorrean, herri jabari hidraulikoaren erabilera mugatzen dutenak (bigarren eta hirugarren xedapen iragankorrak). Ur pribatuak bazterreko kontzeptu bihurtu dira. Kontzeptu horretara bil daitezke ÂŤjabari pribatuko lurretan dauden potxingoakÂť. Potxingo horiek lurroi dagozkie, lurren zerbitzurako destinatzen direnean (10. art.). Euri-uren ubideetatik doazen urak ere ur pribatuak dira, baina, horretarako, iturburutik hasita, jabari pribatuko finkak soilik zeharkatu behar dituzte (5.2. art.). Azaroaren 29ko 227/1989 epaiak sistema berriaren konstituziotasuna baieztatu du. Epai horrek ezarritakoaren arabera, Konstituzioaren araberakoak dira, bai ondare bermea, bai lehenagotik eskuraturiko eskubideak errespetatzeko araua (Konstituzioaren 33.3. art.), bai eta estatuaren eta autonomiadun erakundeen arteko eskumen banaketa ere.

4. UREN ERAENTZA KANARIETAN Kanariar Uharteetan ez dago ibairik eta garrantzi handia hartu dute lurpeko urek; lurpeko uren bidez, era guztietako hornikuntzei erantzun zaie. Lurpeko urok eraentza pribatuari lotu zitzaizkion. Inguruabar hori kontutan izanik, inbertsiorik handiena urak bilatu eta azaleratzera bideratu da. Lurzoruaren titulartasuna nori dagokion aintzat hartu gabe, Kanariar Uharteetan dauden lurpeko urak besterendu eta kargatzeko modukoak ziren. Urok besterendu edota kargatzeko, Kode Zibilak nahiz Hipoteka Legeak jasotako erakundeak erabil zitezkeen. Kanariar Uharteetako jabetza erregistroetan lurpeko ur franko dago inskribaturik, baina finka moduan eta euskarri gisa dituzten lurretatik bananduta. Inskribatzeko bide hori erabiliz, eta norbanakoen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.