Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 111

LURREKO URAK

111

lektrikoei buruzko 1947ko urtarrilaren 10eko Dekretuak. Aprobetxamendu horiei esker ikaragarri handitu da urtegien edukiera. Edukieraren 100eko 40 inguru aprobetxamendu hidroelektrikoei zor zaie. Horrezaz gain, aprobetxamendu hidroelektrikoek beste aprobetxamendu batzuk ahalbideratzen dituzte eta kontsumi daitezkeen beste erabilpen batzuekin batera edukitzeko modukoak dira horiek (ureztaketekin, eskuarki).

3. LURPEKO UREN PUBLIFIKAZIOA. UR PUBLIKO ETA PRIBATUAK 1985eko ABUZTUAREN 2ko LEGEAN Aipatu berri dugun publifikazio prozesu horretatik kanpo geratu ziren lurpeko urak eta, erromatarren arauetan oinarrituta, Partiden irizpidea aplikatu zitzaien. Irizpide hori aplikatuz gero, nork bere landan zabal zitzakeen putzuak, ondoko kasuetan izan ezik: makurkeriaz egiten zuenean, hau da, beste bati gaitz edo iruzur egin nahi zionean, ur zirristadak geldiarazi eta murrizteko asmoz. Honakoa dio legeak: «… bien lo podría vedar que non lo fiziese, e si lo ouiesse fecho podrianxelo facez derribar, e cerrar. Ca dixeron los sabios que a las maldades de los omes no las deuen las leyes, nin los Reyes sofrir ni dar passada ante deuen siempre yr contra ellas» (Hirugarren partidaren XXXII. tituluko XIX. legea). Valentziako erresuman, norbanakoek ezin zituzten askatasunez aprobetxatu urak, «Erregeren Ondare» deituriko onurabidea aplikatzen zelako erregeren mesedetan. Lurpeko urak erregeren, norbanakoen eta gainontzekoen lurretan azaleratzen zirenean, erregeren ondarearen aholkulariak egindako txostena eta erregeren baimena behar ziren (1783ko apirilaren 13ko Errege Zedula). Urei buruzko 1866ko Legeak Partiden tradizioko arauari heldu zion, Valentzia eta Gaztelako irizpide kontrajarrien tartean egonik, eta CIRILO FRANQUETen iritzia bazter utzirik. XIX. mendean, horixe zen uren alorreko espezialistarik ospetsuena. CIRILO FRANQUETek ur publiko moduan kalifikatu nahi izan zituen lurpeko urak, gainontzekoen aprobetxamendua errazteko. Horretara, jabe axolagabeei euren eskubideak kendu eta Valentziako ohiturazko arauak zabaltzea lor zitekeen. Urei buruzko 1866ko Legearen hitzetan, lurraren ugazabari dagozkio lurpeko urak: «Lurren ugazabek euren lurretan dauden lurpeko uren jabetza osoa dute, putzu arruntak erabili dituztenean ur hori ateratzeko, eta edozein izanik ere egiteko horretan erabilitako tresna. Jabeek askatasunez zabal ditzakete putzuak eta ura azaleratzeko tresna beharrezkoak jar ditzakete. Herri barruan, ordea, jabeak bi metroko distantzia utzi behar du putzutik putzura; landetan, ostera, 15 metro egon behar dira


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.