Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 10

10

RAMÓN PARADA

1. ADMINISTRAZIOA ETA ONDASUNAK. OGASUNA, ONDAREA ETA DEMANIOA Administrazioko langileen eta bestelako baliabideen antzera, Administrazioaren ondasunen helburua honakoa da: Administrazioaren herri xedeak betetzea. Konstituzioak interes orokorraren menpe jartzen du ÂŤherriaren aberastasun osoa, nornahi izanik aberastasunaren titularraÂť (128.1. art.); hala ere, norbanakoen jabetza bermatzen du estatuaren gain (35 eta 53. art.ak). Horrela, norbanakoen jabetza interes orokorrera makurtzeko, kalteak ordaindu behar zaizkie norbanakoei. Konstituzioak, oraingoan lehenengoz, erakunde publikoen titulartasunpean dauden hainbat ondasun mota jaso ditu. Honakoak dira ondasun horiek: a) sektore publikoari erreserbaturikoak (128.2. art.); b) herri jabariko ondasunak, auzo ondasunak eta nazio ondarekoak; c) erakunde publikoen ondare ondasunak (132. art.). Ondasun publikoen bereizketa nagusia herri jabariko ondasunen eta ondare ondasunen artean egiten da. Hurrengo kapituluan xehero aztertuko ditugu herri jabariko ondasunak. Ondasunok erakunde publikoenak badira ere, helburu jakin batzuei loturik daude. Hauek dira helburuak: herri erabilera (plaza edo kalea), zerbitzu publikoa (unibertsitateko fakultateren baten eraikina) eta nazioko aberastasunaren susperketa (katologoko mendi publikoak eta urak). Horrelaxe jaso du Kode Zibilaren 339. artikuluak. Demanio ondasun edo jabari ondasun ere baderitze herri jabariko ondasunei; ondasun ororen multzoari, berriz, demanio; eta ondasunen kualitateari, demaniotasun edo jabaritasun. Demanio adierazmoldea italieratik harturikoa da eta horixe erabiliko dugu lan honetan; dominio, aldiz, frantseseko domaine eta latineko dominiumetik dator. ZANOBINIren hitzetan, izen horri adjektiborik eransten ez bazaio, herri jabariaz ari garela ulertu beharra dago. Aitzitik, ondare ondasunak gainerako ondasun guztiak dira, hau da, herri erabilerari, zerbitzuari edota estatuaren aberastasunari lotuta ez daudenak (Kode Zibilaren 340. art.). Gaur egun, Aurrekontuei buruzko 1977ko urtarrilaren 4ko Lege Orokorraren 2. artikuluak mugaturik ditu Herri Ogasun adierazmoldea eta gorago aipatutako ondasun mota horiek (demanio edo jabari ondasunak eta ondare ondasunak). Egun, ondasun publiko kontzeptua ulerkera monetaristaren ildotik doa eta honakoak biltzen dira kontzeptu horretara: zergak eta herri zorraren eragiketen ekoizkinak, ondareak dakartzan etekinak eta gainerako baliabideak (FERREIRO LAPATZA, SAINZ MORENO).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu