LURREKO URAK
109
errespetatu beharrarekin, eta «zerga salbuespenak aplikatzen zaizkie erreten, kanal eta ureztaketako beste obrak eraikitzen dituztenei» (1849ko ekainaren 24ko Legea, eta 1849ko ekainaren 24ko, 1850eko azaroaren 29ko eta 1852ko abenduaren 20ko errege-aginduak). 1845. urtean, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioa sortzeaz bat, jurisdikizio zibiletik baztertu ziren Administrazioaren esku-hartzeak uren inguruan sortarazitako auzigaiak. Auzigaiok auzibideko bihurtzean, Administrazioarekiko auzibide jurisdikzioari eratxiki zitzaizkion ondoko arazoak: ibaien eta kanalen ubide, nabigazio eta flotea, ibaien arroetan nahiz bazterretan eginiko obrak eta ureztaketarako zein beste erabileretarako uren lehenengo banaketa (Probintzia Kontseiluei buruzko 1845eko apirilaren 2ko Legea). Une horretan behin betiko gainditurik geratu zen nabigakortasun eta flotakortasunaren irizipidea. Ur laster guztiak aprobetxa zitezkeen eta ur lasterren irizpidea nagusitu zen ur publikoak zehazteko (1853ko maiatzaren 24ko Errege Agindua). 1859ko ekainaren 28ko Errege Aginduak aintzatetsirik duenez, Espainiako ibairik gehienak ez dira nabigatzeko, ez eta flotatzeko modukoak; horrezaz aparte, nabigaziorako kanalen behialako balioa galduz joan da, trenbideen sistema garatu ahala. Garai horretan, nekazaritzako ekoizkinak ureztatzera bideratu behar ziren ardura guztiak. Ideia horrek eragina izan zuen GARCÍA GOYENAk Kode Zibilaren inguruan egindako proiektuaren 386. artikuluan. Artikulu horrek ur publiko gisa zerrendatzen ditu honakoak: batetik, ibaiak, nabigakorrak eta flotakorrak izan zein izan ez; bestetik, Espainiako lurraldean etengabeko ibilbidea duten ur guztiak (GALLEGO ANABITARTE).
C) Urei buruzko 1866ko eta 1879ko legeak XIX. mendearen erdialdean zegoen joera esku-hartzaile nabariak Cádizko Konstituzioaren abstentzionismoa garaitu zuen. Ondokoek jaso zuten giro berriaren kutsua: 1860ko apirilaren 29ko Errege Aginduak eta Urei buruzko 1866ko abuztuaren 3ko Legeak. Lehenengoak urentzako obrak egiteko baimen eta emakidei buruzko oinarriak onetsi zituen. Bigarrenak, ostera, lehenengoaren manuak berriz jaso eta ur publiko moduan adierazi zituen hauek: herri jabariko lurretan jaio diren urak (etenkakoak nahiz etengabeak); ibaietako urak; urbegietako eta erreketako ur etenkakoak eta etengabeak, horiek euren berezko ubideetatik doazenean. Irizpide horiexek diraute Urei buruzko 1879ko ekainaren 13ko Legean. Nolanahi den ere, ageri-agerikoak dira azken horren eta 1866ko Legearen arteko aldeak: 1866koak itsasoko urak arautzeaz gain, maila handiko doktrina jaso zuen zioen azalpenean; 1879koak, berriz, ez ditu