Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 108

108

RAMÓN PARADA

guztiak». Intendenteak proposatu ohi zuen adjudikaziodunak ordaindu beharreko kanona. Kanona finkatzeko, gogoan izan behar zen ondokoa: alboko lurren balioa eta emakidadunek komunikaziorako bideetatik, itsas obretatik edo obra hidraulikoetatik gertu egoteagatik jaso zezaketen onura.

B) Liberalismo ekonomikoa eta moderatuen erantzuna Antzinako Erregimenean, bereziki Levanten, urak aski publifikaturik zeuden. Muturrerainoko liberalismo ekonomikoak astindu ederra eman zion Antzinako Erregimenaren sistema horri. Bide horretatik, jurisdikzio jaurerriak eta horietan erroturiko onurabideak abolitu ziren (1811ko abuztuaren 6ko Dekretua). Industri establezimenduak baimenik edota lizentziarik gabe ezartzeko askatasunaren ondorioz, inolako murrizketarik gabe eraiki ahal izan ziren errotak eta, oro har, uren aprobetxamendurako beste eraikinak. Horrek guztiak nahas-mahasa sortarazi zuen garai hartako sisteman (1813ko ekainaren 8ko eta uztailaren 13ko Dekretuak). Ildo bertsutik, 1835eko azaroaren 19ko Errege Dekretuak —SILVIA DEL SAZek oraintsu gogora ekarri duenak— berriz adierazi zuen Katalunia, Valentzia eta Mallorcako uren esku-hartzeari buruzko herri eraentza bereziaren amaiera. Horren adierazgarri gisa, ondoko ahalmena nagusiarazi zuen, merkataritza eta industri askatasunen alorrean: «… zuloak edo zangak ireki daitezke, lurpeko urak bilatzeko, eta nork bere lurpeko urak erabiltzeko zein putzuak eta zuloak zabaltzeko ahalmena du, Zuzenbide erkidearen eraentzapean». 1845az geroztik soilik berreratu zen uren gaineko esku-hartze zentzuzkoa. Moderatuak nagusi ziren garai horretan eta Frantziako administrazio sistemak harrera handia izan zuen. Horrela, uren gaineko esku-hartzea moteldu egin zen eta uren publifikazioaren neurrizko sistemari ekin zitzaion. GALLEGO ANABITARTEren aburuz, badira publifikazio horren osagai nabari batzuk eta horiei helduko diegu jarraian. Aurrenik, herri lan moduan kalifikatu ziren ondokoak: nabigazio, ureztaketa eta hustubideetarako kanalak; itsasoko portuak; itsasargiak; aintzirak eta lur zingiratsuak lehortzeko obrak, herri batek edo gehiagok zuenean obra horiek egiteko interesa; ibaien nabigazioa eta guztion beharrizanak nahiz komenentziak asetzeko eraikin beharrezkoak (1845eko urriaren 10eko Dekretua). Bigarrenez, espedientea instruitu eta gero, Administrazioaren baimena behar zen zenbait enpresa ezartzeko. Honakoak ziren enpresa horiek: interes pribatukoak izanik, ibaietako urak aprobetxatu nahi zituztenak (1846ko martxoaren 14ko Errege Agindua). Azkenik, akueduktu zortasunak arautu ziren, eta ibaiertzeko lurren jabeak urok aprobetxatzeko eskubiderik gabe utz zitezkeen, nekazaritzako interes kolektiboak horretara behartzen zuenean. Interes horrek bat etorri behar zuen jabetza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1) by elkarmedia - Issuu