Doktrina - Zuzenbide Administratiboa III - Ondasun publikoak. Hirigintza zuzenbidea (1)

Page 106

106

RAMÓN PARADA

A) Partidek jasotako sistema erromatarra eta Valentzia erresumako uren publifikazioa Uren titulartasuna nori dagokion jakiteko, joera bi ageri dira Espainiako Zuzenbidean. Lehenengo, Europako beste herrietan bezalaxe, Partidek jasotako sistema dago, hots, Erromako Zuzenbidearen sistema. Urak pribatizatzera lerratzen da sistema hori eta uren titulartasuna ibaiertzeko lurren jabeei ematearen aldekoa da, ibai nabigakor eta flotakorren kasuan salbu. Bigarrenez, erregeren sistema dago. Sistema horrek Valentzia erresumako uren nolabaiteko publifikazioa ekarri zuen; horretarako, ibaiertzeko lurren jabeen eskubide nahiz igurikimenak mugatu ziren, Administrazioaren esku-hartzearen bidez. Partidetan argiro agertzen da guztienak diren gauzen sistema erromatarra: «Gizaki guztien gauzak dira airea, euri-urak, itsasoa eta itsasondoak». Halaber, Partidei ekinez, gizaki guztiei batera dagozkie ibai, portu eta bide publikoak. Orduan, erabil ditzakete ibai, portu eta bide publikook beste lurraldeetakoak direnek, bai eta «lurralde horretako» biztanleek (XXVIII. tituluko III eta V. legeak). Ibaiertzak, ibai nabigakorretan egon arren, «horiek atxikirik dituzten landen jabeenak» dira eta zortasun honi loturik daude: «con todo eso todo hombre puede usar de ellas ligando a los árboles que están y sus navíos y adobando sus naves y sus velas en ellos, y poniendo sus mercaderías, y pueden los pescadores poner sus pescados y venderlos y enjugar sus redes, y usar en las riberas de todas las otras cosas semejantes de éstas que pertenecen al arte y al menester porque viven» (XXVIII. tituluko VI. legea). Erroten eraikuntzari begira, askatasunez aprobetxa daiteke uren indarra, errotok norberaren lurrean, erregerenean edo Común del Concejoren lurrean eraikitzen direnean. Horrelakoetan, kasuan-kasuan erregeren edo Común del Concejoren baimena behar da, kontutan izanik, «uraren jarioak ezin duela gainontzekoen erabilera eragotzi». Nabigatzeko moduko ibaien kasuan, debekaturik dago nabigazioa behaztopa dezaketen eraikinak jasotzea. Debeku hori ibaiertzeko lurren jabeei ez ezik, beste edozeini ere aplikatzen zaio. Sistema erromatarretik hartu da debeku hori. Debeku horren harira, «ni molino, ni canal, ni torre, ni cabaña, ni otro edificio ninguno, no puede hacer hombre nuevamente en los ríos por los cuales los hombres andan con sus navíos, ni en las riberas de ellos porque se embargase el uso comunal de ellos. Y si alguno lo hiciese y de nuevo, o que fuese hecho antiguamente de que viene daño alguno comunal debe ser derribado. Ca no sería cosa guisada que el pro de todos los hombres comunalmente se estorbase por la propia de algunos» (XXVIII. tituluko VIII. legea).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.