BANAKETA MOTAK
Hogeita bosgarren gaia JARAUNSPENEKO ERKIDEGOA Laburpena: §82. Jaraunspeneko erkidegoa, Espainiako Zuzenbidean.— 287. Kon tzeptua eta izaera juridikoa.— 288. Subjektuak.— 289. Objektua.— 290. Jaraunspeneko erkidegoaren eraentza: A) Kode Zibilean: a) Iturri ak; b) Ondasun erkideen edukitza eta erabilera; c) Ondasun erkide en luperketa; d) Ondasun erkideen administrazioa; e) Ondasun erkideen defentsa; f) Ondasun erkideen xedapena; g) Kuotaren xedapena eta ja raunslekideen atzeraeskuratzea; B) Kataluniako Zuzenbidean; C) Ara goiko Zuzenbidean; D) Nafarroako Zuzenbidean.— 291. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea.— §83. Jaraunslekideen erantzukizuna.— 292. Jaraunspeneko zorren gaineko erantzukizuna: A) Jaraunspena banatu os tean; B) Jaraunspena banatu aurretik.— 293. Atzerabidezko akzioa, jaraunslekideen artean.— 294. Zorren gaineko erantzukizuna, jaraunsle kide bat denean zor horien hartzekodun.— 295. Legatuen gaineko eran tzukizuna.— 296. Zorrak ordaintzeko adjudikazioa.— 297. Kataluniako Zuzenbidea.
§82. JARAUNSPENEKO ERKIDEGOA, ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN 287. Kontzeptua eta izaera juridikoa Aurreko gaietan ikusi dugun moduan, jaraunspenera deituak jaraunspen hori onartzen duenean, jaraunsle edo legatuhartzaile izaera lortzen du. Dena den, kausatzaileak utzitako ondasuntzaren zati alikuotara deituak bat baino gehiago direnean, jaraunspenaren banaketa egin behar da deitu horiek onda sun zehatzen gaineko eskubideak eskura ditzaten (KZren 1068. art.). Bien bitartean, kausatzaileak utzitako ondasuntza —bereziki eratxikitako ondasun eta eskubideak izan ezik— indibiso egoeran geratzen da eta egoera horri ja raunspeneko erkidego deitzen zaio. Jaraunspeneko erkidegoa erkidego unibertsala da, jaraunspen osoaren gainekoa baita, hots, universitasaren gainekoa