Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2)

Page 3

Hamabigarren gaia OINORDETZA KONTRATUAK Laburpena: §33. Oinordetza kontratuak orokorrean.— 123. Kontzeptua eta ezauga rriak.— 124. Oinordetza kontratuen motak.— 125. Oinordetza itunen eragingarritasuna.— 126. Onartutako oinordetza itunak.— §34. Kontra tuzko oinordetza foru zuzenbideetan.— 127. Kontratuzko oinordetza Katalunian: jaraunsletzak.— 128. Kontratuzko oinordetza Balear Uharte etan: dohaintza unibertsalak.— 129. Kontratuzko oinordetza Aragoin.— 130. Kontratuzko oinordetza Nafarroan.

§33. OINORDETZA KONTRATUAK OROKORREAN 123. Kontzeptua eta ezaugarriak Oinordetza kontratua alde biko negozio juridikoa da eta berorren bitartez modu ezeztaezinean zehaztu daiteke, osoosorik nahiz zati batez, zein destino izango duen biharetziko kausatzailearen jaraunspenak. Kontrara, testamen tua alde bakarrekoa da berez. Testamentuarekin gertatu aldera, bi pertsona edo gehiagok egiletsi behar dute oinordetza kontratua, eta ez da aintzakotzat hartu behar pertsona horietako bat oinordetzaren biharetziko onuraduna den ala ez. Hortaz, oinordetza kontratuaren ezaugarriak honakoak dira: 1. Alde bikoa izatea. Bada, oinordetza kontratua egilestean, kausatzaileaz landara, beste pertsona batek ere esku hartu behar du; hau da, kausatzaile ak bigarren pertsona horrekin hitzartu behar ditu oinordetzaren gorabeherak. 2. Ezeztaezina izatea. Jakina dugunez, testamentua negozio juridiko ezez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2) by elkarmedia - Issuu