Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2)

Page 393

Hogeita bigarren gaia JARAUNSPENAREN ESKURAKETA Laburpena: §70. Jaraunspenaren eskuraketa Espainiako sisteman.— 253. Sistema historikoak eta Espainiako Zuzenbidearen jarrera.— 254. Eskuraketaren faseak.— §71. Jaraunspen banatugabea.— 255. Kontzeptua eta horrek dakartzan arazo praktikoak.— 256. Konponbideak.— §72. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeko epea: interpellatio in iurea eta hausnarketa eskubidea.— 257. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeko epea.— 258. Inter pellatio in iurea.— 259. Hausnarketa eskubidea.— §73. Jaraunspena onartu eta arbuiatzeari buruzko erregela erkideak.— 260. Kontzeptua, izaera eta ezaugarriak.— 261. Oinordeko izateko gaitasuna eta legebidez taketa.— 262. Jaraunspena onartu nahiz arbuiatzearen aurkarapena.

§70. JARAUNSPENAREN ESKURAKETA ESPAINIAKO SISTEMAN 253. Sistema historikoak eta Espainiako Zuzenbidearen jarrera Pertsona bat hiltzen denean, horren oinordetza irekitzen da eta jaraunspe nerako deia egiten zaie ondokoei: testamentu, lege zein itunaren bidez, mortis causa oinordetzaren onuradun izendaturikoei. Batzuetan, deituek nahitaez eskuratu behar dute jaraunspena. Erromako Zuzenbidean, berbarako, eskura keta hori derrigorrezkoa zen jaraunsle zehatz batzuentzat, eta germaniarren Zuzenbidean gauza bera gertatzen zen, ondarea familiarena baitzen. Gauzak horrela, kausatzailea hiltzearekin batera, jaraunspena ipso iure igarotzen zen jaraunsle horien eskuetara, inolako etenik gabe. Jaraunsleok ezin zioten uko rik egin jaraunspena eskuratzeari. Zernahi gisaz, jaraunspena eskualdatzeko modu hori aspaldiko garai historikoei dagokie, nahitaezko izaera duten oinor detza kasu batzuek indarrean badiraute ere. Horren harira, zenbait autorek baieztatu dute —eta gu ere bat gatoz horien argudioekin— Espainiako Zuzen Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.