Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ Hogeita batgarren gaia SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK Laburpena: §66. Salbuespeneko oinordetzak edo oinordetza bereziak.— 243. Mu gaketa.— §67. Noble tituluak oinordetza bidez eskuratzea.— 244. Kontzeptua, izaera eta ezaugarriak.— 245. Eraentza juridikoa.— 246. Noble tituluen gaineko oinordetza.— 247. Konstituzioa eta noble titulu en oinordetza hurrenkera.— §68. Familiaren nekazaritzako ustiategia ren gaineko oinordetza.— 248. Familiaren nekazaritzako ustiategia.— 249. Familiaren nekazaritzako ustiategian izan daitezkeen oinordetza mo tak.— §69. Errentamenduen gaineko oinordetza.— 250. Oinarria.— 251. Landa errentamenduak.— 252. Hiri errentamenduak.
§66. SALBUESPENEKO
OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK
243. Mugaketa Salbuespeneko oinordetza edo oinordetza berezietan, ondasun nahiz es kubide jakin bat edo batzuk mortis causa eskualdatzen dira eta eskualdaketa horretan erregela bereziek eraentzen dute, erregelok oinordetza orokorrean arautzen duten erregelez bestekoak izanik. Ondasun eta eskubide mota horien gainean egindako jaraunspen delazioa gauzatu ohi da, jaraunspen osorako de lazioaren gain lokabe, azken hori Kode Zibilaren eta foru konpilazioen eraen tzapean egiten dela. Horixe da, izan ere, oinordetza mota horietan guztietan agertzen den ezaugarri erkide bakarra, oinordetzon oinarriak eta eraentzak erabat desberdinak baitira euren artean. Bide horretan, noble tituluen oinarria historikoa da eta horrek ez du zerikusirik familiaren nekazaritzako ustiategia SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK