Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2)

Page 331

Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ Hogeigarren gaia LEGE OINORDETZA Laburpena: §63. Lege oinordetzaren kontzeptua eta eraentza.— 231. Ideia oroko rrak.— 232. Lege oinordetzaren baldintzak.— 233. Lege oinordetzaren sistema. Espainiako antolamendu juridikoaren irizpideak.— §64. Lege oinordetza, Zuzenbide erkidean.— 234. Semealabak eta ondoren goak oinordeko izatea.— 235. Aurrekoak oinordeko izatea.— 236. Alar guna oinordeko izatea.— 237. Albokideak oinordeko izatea.— 238. Estatua oinordeko izatea.— §65. Lege oinordetza, foru zuzenbidee tan.— 239. Lege oinordetza, Aragoin.— 240. Lege oinordetza, Kataluni an.— 241. Lege oinordetza, Nafarroan.— 242. Lege oinordetza, Bizkaia eta Araban.

§63. LEGE OINORDETZAREN KONTZEPTUA ETA ERAENTZA 231. Ideia orokorrak Jaraunspenaren gain borondatezko delazioa gertatzen da, kausatzaileak egiletsitako testamentuaren bitartez edo, bestela, oinordetza kontratuaren bi tartez, azken hori bidezkoa denean. Borondatezko delazio horretaz landa, Espainiako antolamendu juridikoak lege oinordetza arautzen du. Oinordetza horretan, jaraunsle deia egiten zaie legeak aipaturiko pertsonei, legeak ezarri tako hurrenkerarekin bat etorriz eta lege horretan ezarritako portzentaia edo proportzioaren arabera. Hori berori ezartzen du KZren 658. artikuluak, hauxe dioenean: «Oinordetza gauzatzen da gizakiak testamentuan adierazitako bo rondatearen bitartez eta, hori izan ezean, lege aginduz. Lehendabizikoari tes SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2) by elkarmedia - Issuu