Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2)

Page 291

Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ Hemeretzigarren gaia JARAUNSPENEKO ERRESERBAK Laburpena: §60. Alargunerreserba.— 224. Alargunerreserbaren baldintzak eta egi tura.— 225. Erreserbapeko ondasunak.— 226. Erreserbak eragindako egoera juridikoaren edukia: A) Gauzatzeke dagoen erreserba: a) Erreser bagilearen egoera juridikoa: a’) Inter vivos negozioetan; b’) Mortis causa xedapenetan; c’) Erreserbagilearen beste betebehar batzuk; b) Erreserba hartzailearen egoera juridikoa; B) Erreserba gauzatua.— §61 Kode Zi bilaren 811. artikuluko lerroerreserba.— 227. Lerroerreserbaren baldintzak eta egitura: A) Kontzeptua eta esangura; B) Lerroerreserba ren egitura: a) Erreserbaren baldintzak; b) Erreserbapeko ondasunak; c) Egoera pertsonalak.— 228. Erreserbaren norainokoa.— 229. Egoera juri dikoa eta ondoreak.— §62. Itzultze edo lehengoratze eskubidea.— 230. Baldintzak eta ondoreak.

§60. ALARGUNERRESERBA 224. Alargunerreserbaren baldintzak eta egitura KZren 968. art.ak dioenez, «811. artikuluan ezarritako erreserbaz gain, bigarrenez ezkontzen den alargunak lehendabiziko ezkontza horretan izanda ko semealaba eta ondorengoei erreserbatu behar die hildako ezkontidearen gandik alargun horrek eskuratu dituen ondasun guztien gaineko jabetza, jabetza hori eskuratu bada testamentu, ab intestato oinordetza, dohaintza edo dohaineko beste edozein tituluren bitartez; alargunak, alabaina, ez du horrela korik egin behar bere irabazpidezkoen erdiarekin». Manu horrek eta beraren ondorengoek jadanik deseginda dagoen ezkon tza bateko semealabengana bideratu nahi dituzte semealaba SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Oinordetza (2) by elkarmedia - Issuu