Mª R. VALPUESTA FERNÁNDEZ Hamazazpigarren gaia PRETERIZIOA ETA JARAUNSKABETZEA
Laburpena: §52. Preterizioa.— 192. Kontzeptua eta baldintzak.— 193. Motak: nahi ta egindako preterizioa eta nahi gabe egindakoa.— 194. Ondoreak: A) Orokorrean; B) Aurrekoak eta alarguna preteritzea; C) Ondorengoak preteritzea: a) Nahita egindako preterizioa; b) Semealabak edota ondo rengoak nahi gabe preteritzea.— 195. Preterizioa eta ordezkapen esku bidea.— §53. Jaraunskabetzea.— 196. Kontzeptua eta esangura.— 197. Betekizunak.— 198. Kariak eta froga: A) Jaraunskabetze kariak: a) Ondorengoak jaraunskabetzeko kariak; b) Aurrekoak jaraunskabetzeko kariak; c) Ezkontidea jaraunskabetzeko kariak; B) Froga.— 199. Ja raunskabetzearen ondoreak: A) Jaraunskabetze zuzenaren ondoreak; B) Jaraunskabetze ezzuzenaren ondoreak.— 200. Berradiskidetzea.
§52. PRETERIZIOA 192. Kontzeptua eta baldintzak Erroman, eta ius civilearen arabera, heredes suiak testamentuan aipatu behar ziren nahitaez, horiek jaraunsle izendatzeko edota eurok jaraunskabe tzeko. Betekizun hori ez gauzatzeak «preterizioa» zekarren. Adierazmolde hori gure egunotara arte iritsi da, testamentuan seniparte dun bat aipatu gabe geratu dela adierazteko. Hori dela eta, preteriziorik izan dadin, oinordetza gauzatu behar da «gizakiak testamentuan adierazitako bo rondatearen bitartez». Oinordetza mistoan ez dago preteriziorik (658.3. art.); oinordetza ho rretan, testamentugileak bere testamentuan ez du osoosorik xedatzen jarauns SALBUESPENEKO OINORDETZAK EDO OINORDETZA BEREZIAK