F. BLASCO GASCÓ Hamahirugarren gaia SENIPARTEA KODE ZIBILEAN: DOKTRINA OROKORRA Laburpena: §35. Sarrera.— 131. Seniparteen sistema eta testamentua egiteko aska tasuna.— 132. Senipartearen jatorria: A) Erromatarren sistema; B) Ger maniarren sistema deiturikoa.— §36. Senipartearen kontzeptua eta senipartedunaren egoera juridikoa.— 133. Kode Zibilaren 806. art.an emandako definizioa.— 134. Senipartearen izaera juridikoa.— 135. «Derrigorrezko» oinordetzarik ba al dago?— 136. Senipartea eratxikitze ko titulua.— 137. Senipartedun jaraunslea, jaraunsle ez den senipartedu na: A) Senipartedun jaraunslea; B) Jaraunsle ez den seniparteduna.— §37. Seniparteari uko egitea.— 138. Uko egitea, kausatzailea bizirik dagoela.— 139. Uko egitea, behin oinordetza ireki eta gero.
§35. SARRERA 131. Seniparteen sistema eta testamentua egiteko askatasuna Seniparteak aparteko garrantzia du, teorian zein praktikan, Kode Zibi laren menpeko erregioetan nahiz foru legeriarik gehienetan. Hala eta guztiz ere, seniparte horren arauketa oso desberdina da Kode Zibilean eta Zuzenbide autoktonoa duten erregioetan. Zernahi gisaz, Nafarroan eta Aiarako Foruaren menpeko lurraldeetan, testamentua egiteko askatasuna erabatekoa denez gero, senipartea formala besterik ez da. Lehenengo §§ hauetan, Kode Zibilak se nipartearen inguruan ezarri duen arauketaz arduratuko gara. Ez da batere erraza «seniparte»aren kontzeptua ematea eta halako kon tzeptuak seniparte deituriko horren ezaugarri guztiak barneratzea. Esangura zabalzabalean, senipartea honetara defini daiteke: kausatzailea hildakoan horren seniderik hurbilenek duten eskubidea, dohainik ondare eratxikipen bat jasotzeko. Gerta SENIPARTEDUNAK ETA HORIEN SENIPARTEAREN ZENBATEKOA