Doktrina - Zuzenbide Zibila - Jabetza Horizontala

Page 9

Gida praktikoa

d) Hartutako erabakiak betearaztea, obren arloan, eta bidezko diren ordainketak egitea eta kobrantzak jasotzea. e) Hala denean, batzarraren idazkari gisa jardutea eta erkidegoaren dokumentazioa zaintzea, hori titularren eskura jarriz. f) Batzarrak berari ematen dizkion gainerako eskumenak. Eta, gainera, administratzaileak Erkidegoko idazkari-lanak egin ohi ditu; horren arabera, honako hauek egin beharko ditu: • Jabeen batzarren gai-zerrenda prestatzea; Akta egitea eta horren izenpetzea kudeatzea; Akten kopiak banatzea jabe guztien artean, etab. • Akta Liburua eta Erkidegoko gainerako dokumentazioa zaintzea eta jabeen esku jartzea. • Erkidegoaren deialdiak, jakinarazpenak, ahalordetzeak eta gainerako dokumentuak bost urtez gordetzea. • Batzordeak agintzen dizkion eta idazkari-lanarekin zerikusia duten zeregin gehigarri guztiak egitea.

9. Zitazioen eta aldaketen erregimena Erkidegoak jabeei egin beharreko zitazio eta jakinarazpen guztiak, horiek adierazi duten Espainiako helbidean egin behar dira. Adierazpen hori egin ezean, zitazio eta jakinarazpenetarako egoitza izango da jabe horrek erkidegoan duen pisua edo lokala; zitazio edo jakinarazpenak ematen bazaizkio pisu edo lokal hori okupatzen duenari, emate horrek erabateko ondore juridikoak izango ditu. Jabeari ezin bazaio zitaziorik edo jakinarazpenik egin adierazitako lekuan, hori egindakotzat joko da, baldin eta kasuan kasuko komunikazioa jartzen bada erkidegoko iragarki- oholean edo guztion erabilerarako helburu horrekin jarritako toki nabari batean; komunikazioan, eginbideak adierazi beharko du zein datatan eta zein arrazoiren ondorioz egiten den jakinarazpena modu horretan, eta komunikazio hori erkidegoan idazkari eginkizuna betetzen duenak sinatuko du, betiere, presidentearen ikus-onespenarekin. Modu horretan egindako jakinarazpenak erabateko ondore juridikoak sortzen ditu, egutegiko hiru eguneko epean.

10. Erabakiak hartzea Behar diren gehiengoak Erabakiak jabeen erkidegoan boto-eskubidea duten eta bilerarako behar bezala deituak izan diren jabekideek hartuko dituzte. Erabakiaren izaeraren arabera, mota bateko edo besteko gehiengoa beharko da: 1. Batzarrera joan ala ez, erreferentzia gisa erkidegoko jabe guztiak hartzen dituzten gehiengoak. 1.1 Ahobatezkotasuna. Jabetza horizontala eratzeko tituluaren edo estatutuen artikuluak onartu edo aldatzeko erabakia aho batez hartu beharko da, azken finean, arau horiek erkidegoko bizikidetzaren oinarri baitira. Kontuan izan behar da eraikinaren konfigurazioa, egitura, kanpoko egoera, instalazioak edo zerbitzuak aldatzeko eta tituluaz besteko gastuen banaketa egiteko erabakiak ere aho batez hartu behar direla. 1.2 3/5eko erabakiak. Igogailua, atezaindegia, atezaintza, zaintza nahiz interes orokorreko beste zerbitzu erkideak ezartzeko edo kentzeko beharrezkoa izango da, jabe guztien hiru bostenak erabakiaren aldeko botoa ematea, baldin eta jabe horiek, aldi berean, partaidetza-kuoten hiru bostena ordezkatzen badute. Osagai erkide batzuek ez badute ondasun higiezinaren barruan erabilera zehatzik, horiek errentan emateko, jabe guztien hiru bostenak erabakiaren aldeko botoa ematea beharrezkoa izango da, baldin eta jabe horiek,

57

30


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.