Gida praktikoa
Honako hauek dira Barne Erregimeneko Araudiaren eta Erkidegoko Estatutuen arteko aldeak: • Araudiak edo “barne-erregimeneko arauek” garrantzi gutxiago duten edo xehetasun oso zehatzei erreferentzia egiten dieten gaiak arautzen dituzte, honako hauei esaterako: argiztapenari, berokuntzari, zaborra jasotzeari, eta beste batzuei dagokionez jarraituko den ordutegi-erregimenari, etab. • Ez du Jabetza Erregistroan inskribatua egon beharrik jabe guztiak derrigortzeko. • Ez du aho batez erabakitakoa izan beharrik onartu ahal izateko edo ondorengo aldaketak egiteko. Partaidekuoten gehiengoa ordezkatzen duten jabeen botoaren gehiengo nahikoa da horretarako. • Nahikoa da Akta Liburuan bilduta egotea.
8. Jabeen erkidegoaren gobernu organoak Jabeen Erkidego baten gobernu-organoak honako hauek izan daitezke: • Jabeen Batzordea • Presidentea • Presidenteordea/k (aukeran) • Idazkaria; Administratzailea Aurrekoez gain, beste organo batzuk egon daitezke, Erkidegoko Estatutuek horrela ezartzen badute edo gehiengoaren bidez Batzordeak erabakitzen badu. Erkidegoko kargu guztien izendapenak normalean urtebeteko aldirako egingo dira, baldin eta estatutuek edo erkidegoak, batzordean erabakita, besterik ezartzen ez badute. Jabeen batzordea Jabetza horizontaleko erregimenean antolaturiko jabeen erkidego baten goreneko gobernu-organoa da, eta eraikineko elementu pribatiboen jabe guztiek osatzen dute. Erkidegoarekin erlazionatutako gai guztiak erabakitzea dagokio. Jabeen Batzorde motak Jabeek egiten dituzten batzarrak bi motatakoak izan daitezke: • Ohiko Batzarrak: Jabeen batzordea urtean behin bildu beharko da gutxienez, eta gai-zerrendaren barruan Erkidegoaren aurrekontuak eta urteko kontuak onartzea aurreikusi beharko da gutxienez. Urteko bilera hori da Ohiko Batzar gisa ezagutzen dena. • Ezohiko Batzarrak: Urtean egiten diren gainerako batzar guztiak ezohiko batzarrak direla ulertuko da. Deialdia Printzipioz, batzarrak Erkidegoko presidenteak deitu behar ditu, baina Batzordearen bilera bat baliozkotzat hartu ahalko da, nahiz eta presidenteak deitu ez duen, honako zirkunstantzia hauetako bat gertatzen bada: • Jabe guztiak elkartu dira eta denek erabaki dute Batzar bat egitea erabakitzen dituzten gaiak lantzeko; kasu horretan ez da beharrezkoa izango aldez aurretik batzarra deitzea. • Gutxienez jabeen laurdena edo partaidetza-kuoten % 25 osatzen duten jabeen talde batek sustatu du deialdia. Presidentearen edo bilera sustatu dutenen deialdiak argitasunez adierazi beharko ditu landuko diren gaiak, aurreikusiriko gai-zerrendaren arabera, eta baita bileraren lekua, eguna eta ordua, lehen deialdia edo bigarrena den kontuan hartu gabe.
51
27