Doktrina - Zuzenbide Zibila - Jabetza Horizontala

Page 2

1. Zer da jabetza horizontala? Erregimen juridiko horren bitartez, higiezin jakin baten jabekide guztien arteko harremanak arautzen dira, higiezin hori kalerako edo elementu komun baterako irteera bereizia duten etxebizitza eta/edo lokaletan banatua dagoenean. Jabetza horizontalaren bereizgarri gisa, jabe bakoitzak berak soilik aprobetxa dezakeen eta behar bezala mugatuta dagoen espazio baten jabetza-eskubide esklusiboa du, eta gainera, higiezina osatzen duten elementu, zerbitzu eta instalazio komun guztien jabekidetza-eskubidea ere badu. Hortaz, jabetza horizontalean elementu pribatibo izena duen etxebizitza edo lokal bakoitzaren jabetza indibidualak biltzen dira, higiezineko elementu komunen gaineko jabekidetasunarekin batera. Horren arabera, 1960ko uztailaren 21eko Jabetza Horizontalaren Legea, egin zaizkion aldaketekin, Jabeen Erkidego bat sortzeko erabakia hartzen duten jabekide guztien harremanak arautzen dituen erreferentzia-esparrua da; etxepeko horietako bakoitzak hainbat eskubide eta betebehar ditu, berezko Estatutuak edota Barne Erregimeneko Araudia ezartzeko eskubidea alde batera utzi gabe, kontuan hartuz horrelakoek, hala ere, adierazitako Legeari eutsi beharko diotela beti. Noiz aplikatzen da jabetza horizontalaren legea? Jabetza horizontalari buruzko legedia honako kasu hauetan aplikatzen da: a) Jabeen Erkidegoaren Eratze Titulua formalki sinatu ondoren, betiere legez ezarritako baldintzekin bat etorriz. b) Jabeen Erkidegoek Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako oinarrizko baldintzak biltzen dituztenean, baita eratze-titulua formalki eman ez badute ere. c) Higiezin Multzo Pribatuak direnean, legeak ezarritakoaren arabera. Jabetza horizontalaren eratze titulua: Jabetza horizontalaren Eratze Titulua “Jabeen Erkidegoko Fundazio Eskrituraren” baliokidea da; dokumentu horretan higiezin osoaren deskribapena biltzen da, elementu pribatibo guztiena (etxebizitzak, lokalak, garajeak, trastelekuak eta abar), baita elementu eta zerbitzu komunena ere. Bertan honako hauek bilduko dira gutxienez:: • Eraikinaren deskribapen orokorra. • Etxebizitza edo lokal bakoitzaren deskribapen xehatua, haren hedadura, mugak eta azalera. • Etxebizitza edo lokal bakoitzaren partaidetza-kuota. • Gainera, Jabetza Horizontalaren Legearekin batera Erkidegoaren funtzionamendua eta jabekideen eskubideak eta betebeharrak arautuko dituzten Estatutuak edo Erkidegoko Arauak bildu ahal izango ditu. Noiz amaitzen da jabetza horizontalaren araubidea? Jabeen Erkidego bateko jabetza horizontaleko erregimena baliogabetzeko, honako zirkunstantzia hauetariko bat gertatu beharko da: • Eraikina suntsitzea (kontrakorik ituntzen ez bada), berreraikuntzak finkaren balioaren % 50 gainditzen badu ere gertatutakotzat jotzen dena, baldin eta gainkostu hori aseguratuta ez badago. • Pisu edo lokal guztiak pertsona fisiko edo juridiko bakar baten jabetzakoak izatera igarotzen direnean edo batzuena denean, jabekidetasun arruntekoa bilakatzen badute.

2. Elementu pribatiboak Aprobetxamendu independentekoak izan daitezkeen behar beste mugatuta dauden espazioak dira (eraikinaren elementu komun batera edo bide publikora irteera propioa dutelako), espazio horren mugen barruan dauden

43

23


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Jabetza Horizontala by elkarmedia - Issuu