Gida praktikoa
Hasiera batean kuota hori etxebizitzen sustatzaileak edo eraikitzaileak ezartzen du, eta obra berriaren eskrituran jada jasotako datua da; era berean, datu hori salmentako eskritura indibidual bakoitzean adieraziko da. Partaidetza-kuota finkatzeko, oinarri gisa hartuko dira pisu edo lokal bakoitzaren luze-zabala, ondasun higiezin osoaren luze-zabalarekin alderatuta, pisu edo lokalak barnean edo kanpoan duen kokalekua, haren egoera, eta zerbitzu edo osagai erkideek ustez eta zentzuz izan dezaketen erabilera. Erkidegoko gastuak Eraikinaren erabilera edo kontserbaziorako beharrezko gastu arrunt eta ezohiko guztiak ordainduko dira partaidetza-kuotaren edo Estatutuetan bereziki ezarritakoaren arabera. Hala eta guztiz ere, Jabeen Erkidegoak erabakiak har ditzake aginduzko lege-erregimenarekin (ahobatezkotasuna) gastuetan parte hartzeko modua aldatzeko. Gastu arruntak Instalazio eta zerbitzu komunen (igogailua, antenak, berokuntza, teilatua, eskailera, etab.) mantentzetik eta kontserbaziotik ondorioztatzen diren gastuak dira. Zerbitzu komun horien artean gaineratuko da kontrata daitezkeen langileen zerbitzua (garbiketa, atezainak, lorezainak, administratzaile profesionalaren ordainsariak etab.). Era berean, gastu arruntzat har tuko dira erkidegoak ordaintzen dituen tasak, aseguru-primak, mantentzekontratuak, etab. Ezohiko gastuak Honako hauek dira: erkidegoko zerbitzu berri bat gaineratzeak edo legezko araudi bati egokitzeak eragindako gastuak, eta dauden instalazioak edo zerbitzuak (teilatua, fatxadak, hoditeria, berokuntza, igogailua, etab.) konpontzetik ondorioztatutako gastuak. Horiek direla-eta erkidegoak ahalegin ekonomikoa egin behar du, eta gastuaren zenbatekoaren arabera, kuota gehigarri bakar batekin edo hainbat derramarekin ordainduko da. Etxebizitzaren edo lokalaren jabea da beti erkidegoan kuotak ordaindu behar dituena, ordaindu ondoren errentariari edo gozamen-eskubidedunari kobratzeko aukera alde batera utzita; betiere euren artean hori erabaki badute. Erreserba fondoa Jabeen Erkidegoak Erreserba Fondo bat eratu behar du, jabeek eman beharko duten diru kopuru jakin batekin osatua, eta horren helburua izango da eraikina kontserbatzeko eta konpontzeko obrek eragindako gastuei aurre egiteko baliabideak, eta kalte edo erantzukizun zibileko aseguru bat edo eraikinaren eta horren instalazioen mantentze-zerbitzu iraunkorra kontratatzeko baliabideak beti eskuragarri izatea. Erreserba Fondoa beti Erkidegoko kontuetan gorde beharko da, eta Jabeen Batzordeak zehazten duen zenbatekoa izan beharko du, betiere Erkidegoaren azken aurrekontu arruntaren % 5 baino txikiagoa izan gabe, eta kontzeptu horri jarraiki ematen diren diru kopuruak Erkidegoarenak dira.
14. Erkidegoko obrak Ohikoa izan ohi da etxebizitza partikularra egoera ezin hobean edukitzeko interesa izatea eta, aldi berean, askoz interes txikiagoa izatea etxebizitza kokatuta dagoen eraikinaren elementu komunei dagokienez.
65
34