Doktrina - Zuzenbide Zibila - Jabetza Horizontala

Page 12

Gida praktikoa

Zein erabaki aurkara daitezke? Jabeen Batzordeak hartu dituen eta auzibidez aurkara daitezkeen erabakiak honako hauek dira: a) Legez kanpokoak direnak, hau da, Legeen edo Erkidegoaren Estatutuen aurkakoak. b) Erabakiak oso kaltegarriak direnean, erkidegoaren beraren interesentzat, nahiz eta jabe batentzat edo batzuentzat nuragarriak izan. c) Partikularki, jabe batentzat kalte larria eragiten dutenak, jabeak horiek jasateko arrazoirik egon gabe edo agintekeriaz hartu badira, jabeari legezko eskubideren bat kenduz. Nork aurkara ditzake? Edozein jabek aurkara ditzake, partaidetza-kuota edozein izanik, baina, logikoa denez, Batzordeak hartutako erabaki bat ezin izango du aurkaratu horren alde bozkatu zuen jabeak, eta, beraz, jabeek honako kasu hauetan aurkaratu ahalko dute erabaki bat auzibidez: a) Espresuki aurkako botoa eman bazuten erabakia hartu zen batzarrean, eta beraz, batzarrean abstenitu zenak ezin du aurkaratu. b) Erabakia hartu zen Batzarrean ez agertzeagatik edo ordezkatuak ez izateagatik botorik eman ez badute. c) Bozkatzeko eskubidea bidegabeki kendu bazaie eta Batzarrean eskubide hori baliatzen utzi ez bazaie. Zer baldintza bete behar dira erabaki bat aurkaratzeko? Batzordera bertaratu ez direnek, ahobatezkotasuna, 3/5 eta irisgarritasun-obretarako gehiengoa behar duten erabakiak aurkatzeko, akta jaso den unetik legez ezarrita dagoen 30 eguneko epearen barruan aurkako botoaren berri eman beharko dute (aurretik aurkaratu ez bada). Horretaz gain, ezinbestekoa da Erkidegoari ordaindu gabeko zorrik ez izatea edo, zorrik baldin badu, horren zenbatekoa judizialki ordaindu izana, betiere aurkaratzeak zehazki gastuen partaidetza-kuotak ezartzeko edo aldatzeko Batzordeak hartutako erabaki batekin zerikusia ez badu. Zeintzuk dira aurkaratu ahal izateko epeak? Aurkaratze bat gauzatu ahal izateko honako epe hauek errespetatu beharko dira: a) Legearen edo estatutuen aurkako erabakiak badira, urtebeteko epea izango da. b) Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da. Epe horiek Batzarraren egunetik hasiko dira zenbatzen, betiere aurkaratzea aurkeztuko duen jabea batzarrera bertaratu bazen, edo, bestela, hartutako erabakiaren jakinarazpena bileraren Aktaren bitartez jasotzen duen unean edo horren berri zehatz-mehatz duenean hasiko dira zenbatzen. Aurkaratzeko epeak ez dira eteten aurretiazko beste edozein erreklamaziorengatik.

13. Partaidetza kuotak; erkidegoko gastuak eta erreserba fondoa Partaidetza kuota Jabetzako Partaidetza Kuota edo Koefizientea zifra bat da, eta eraikin osoari eta eraikinaren elementu komunei dagokienez jabeen Erkidego bat osatzen duten etxebizitza edo lokal bakoitzari dagokion proportzioari egiten dio erreferentzia.

63

33


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Jabetza Horizontala by elkarmedia - Issuu