Gida praktikoa
bat hainbat pisu edo lokalen jabea bada, boto bakarra edukiko du, baina ordezkatzen duen partaidetza-kuota bere elementu pribatibo guztiei dagozkien kuoten batura izango da. Azpimarratu behar da irisgarritasun-obrengatik gehiengoa, hiru bosten edo ahobatezkotasuna behar duten erabakietan erabakiaren aldeko bototzat zenbatuko direla batzarrera agertu ez diren jabeenak ere, baldin eta horiei behar bezala zitazioa egin bazaie, eta, 9. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat etorriz, bileran hartutako erabakiaren berri eman eta gero, ez badute desadostasuna adierazi, erkidegoan idazkari zeregina betetzen duenari komunikazioa eginez; komunikazioa egin beharko da, egutegiko hogeita hamar eguneko epean eta erabakia hartu dela egiazta dezaketen bideetatik edozein erabilita, eta beraz, ezinbestekoa da bertaratu ez direnei erabakia jakinaraztea, epe hori zenbatzen hasi ahal izateko. Hala eta guztiz ere, gehiengo soila behar duten gainerako erabakietan, bigarren deialdian, erabakiak baliozkoak izango dira, bertara joan diren jabe gehienek erabaki horien aldeko botoa eman badute, eta jabe horiek bertan dauden partaidetza-kuoten erdia baino gehiago ordezkatzen badute. Batzarrean ezin bada gehiengoa lortu, epaileak, Batzarraren dataren ondorengo hilabeteko epean eskatzen duen jabearen eskariz, eta kontraesaleei entzun ondoren, ekitatez ebatziko du dagokiona hogei egunen buruan. Batzarrean gehiengoak hartutako erabakia, hartzen den une beretik baliozkoa eta betearazlea da. Gai-zerrendan “aurreko akta irakurtzea eta onartzea” puntua sartzeko ezarrita dagoen ohiturak ez die baliozkotasuna edo betearazgarritasuna ematen ezta kentzen ere onartuak izan ziren Batzarrean hartutako erabakiei.
11. Jabeen batzordearen akta Batzarra egin ondoren, Akta idatzi beharko da, eta jabe guztiei bidaliko zaie, bileran parte hartu duten ala ez kontuan hartu gabe. Gainera, Akta presidenteak eta idazkariak –presidentea ez bada– sinatu beharko dute, horrekin ados daudela egiaztatzeko, hamar eguneko gehieneko epean, bilera egin ondoren eta jabe guztiei bidali aurretik. Aktaren edukiak Jabe guztiek, bilerara joan zirenek zein joan ez zirenek, informazioa zehaztasunez eta modu argian eta egiaztatzeko moduan jaso dezaten, bilera bakoitzaren Aktak honako informazio hau izan beharko du gutxienez: • Bileraren eguna, ordua eta tokia. • Deialdia egin du(t)en pertsona(k). • Deialdia ohikoa edo ezohikoa den • Lehen edo bigarren deialdia den. • Bertaratutako edo ordezkatutako jabe guztien zerrenda zehatza, eta baita horien partaidetza-kuoten batura ere. • Landutako gai-zerrenda. • Hartutako erabakiak, eta baita erabaki bakoitzari eutsi dioten gehiengoak ere, horien alde eta horien aurka bozkatu duten jabeen izenak adieraziz, betiere erabakiaren behin betiko baliozkotasunari dagokionez datu hori garrantzitsua bada.
12. Erabakiak aurkaratzea Edozein jabek aurkara ditzake judizialki Jabeen Erkidegoaren erabakiak, uste badu legearen edo Estatutuen kontrakoak direla, erkidegoaren interesentzat oso kaltegarriak direla edo berarentzat kaltegarriak direla. Aurkaratze hori nahitaez bide judizialetik egin behar da, eta Abokatuak eta Prokuradoreak parte hartu beharko dute.
61
32