GALIZIA Maiatzaren 24ko 4/1995 Legea, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoa Jatorriz, Galiziako herriak sortu du bertako Zuzenbide zibila. Zuzenbide horrek subjektu pribatuen arteko harremanak arautzen ditu eta, horregatik, mendeetan barrena zuzenbide horren beharrizana nabaritu izan denean, be rori sortu beharra izan du herriak; izan ere, Zuzenbide erkideak bazter utzi zituen gure berezitasun juridikoak, nahiz eta horiek gure herriaren barnebar neko sentimenduetatik sortu. Hori dela eta, Galiziako Zuzenbide zibila gizarte errealitatearen fruitua da eta, halakoa denez gero, denboraren buruan aldako rra ere bada; horrek berez dakar erakunde batzuk indarrik gabe geratzea eta beste batzuk agertzea, egoera berriari egokitzeko. Horrenbestez, tirabira bat sortzen da, errealitatearen eta jadanik gaindituta geratu diren forma juri dikoen iraupenaren artean. Era berean, tirabira horrek beste esangura bat ematen die erakunde berriei, estuesturik lotuta baitaude erakunde juridikoen bitartez ase behar diren beharrizanak eta une historiko bakoitzeko erreali tateak; lotura funtzional estuagorik oso gutxitan aurki daiteke. Bada, unean uneko eta tokian tokiko errealitate zehatzaren emaitza izan da ohiturazko sorkuntzaren eta Zuzenbide zibilaren prozesu hori. Egiatan, prozesu horretan geldiarazpen bat gertatu zen, XIX. mendeko kodegintzaren mugimendu eraberekotzailearen ondorioz. Horren harira, 1889ko Kode Zibi lak indarreko legezkotasunetik kanpo utzi zuen gure Zuzenbide zibilaren zati handi bat. Egoera hori ez da konpondu, ezta hurrik eman ere, 1963an Ga liziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldarrikatzean; izatez, konpilazio hori zatikakoa eta osagabea da, ez du sistema juridiko orori berez dagokion garrantzia eta, horren ondorioz, gizarte errealitateari gibela eman dio, hein handi batean. 1981ean, Galiziako Autonomi Estatutuak esparru berria eratu du eta, es parru horren barruan, Galiziako Zuzenbide zibila iraunaraz, aldaraz eta gara daiteke. Hori berori ezartzen du 27.4. artikuluak, ERANSKINA