FAMILI ZUZENBIDEA Hogeita seigarren gaia
BABES ERAKUNDEAK (I). IDEIA OROKORRAK Laburpena: §76. Babes erakundeak.— 260. Sarrera.— 261. Eraldaketaren oinarrizko printzipioak.— 262. Tutoretzaren arauketa Katalunian.— §77. Babes kargu guztiei orokorrean aplikatu behar zaien eraentza.— 263. Ba bestu beharreko subjektuak eta babes organoak.— 264. Babes karguen derrigorrezkotasuna eta desenkusa: A) Desenkusa kariak; B) Kargu egi karitzatik desenkusatzeko eskabidearen prozedura eta eraentza.— 265. Babes zereginen egikaritza: A) Babespekoa jagotea; B) Babespekoari mantenua ematea; C) Babespekoaren ondasunak administratzea; D) Ba bespekoa ordezkatzea.— 266. Babes zeregin batzuk egikaritzean dauden debekuak.— 267. Babes karguaren titularrak jaso dezakeen kalteordai na.— 268. Babes karguak Erregistro Zibilean inskribatzea.
§76. BABES ERAKUNDEAK 260. Sarrera Zuzenbidearen arloan, aspaldikoak dira jarduteko gaitasunik ez duten subjektuen autuak. Horrek berarekin ekarri du Zuzenbideak arreta berezia jar tzea subjektu horiengan. Arean bere, Zuzenbideak bide batzuk eman behar ditu, subjektu horien gaitasuna osatzeko, subjektuon babesgabezia eragozteko eta euren titulartasunpekoak diren edo izan daitezkeen eskubideak eraginik gabe gera daitezen saihesteko. Subjektu horiek gizarteko kideak diren neu rrian, Zuzenbidea ere euren egoeraz arduratu behar da. Lehenik eta behin, halako subjektuak gizarte antolaketaren barruan sartu behar dira derrigo rrean; bestela esateko, Zuzenbideak tresna batzuk eskaini behar ditu, subjektu horiek gizartekotzeko. Zuzenbideak bete behar duen eginkizun hori, izatez, segidako traktuduna da. Horrek esan nahi du Zuzenbideak eginkizun hori bete behar duela, gizakiaren garapen intelektuala eta biologikoa gauzatzen diren artean. Dena FAMILI ZUZENBIDEA