Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2)

Page 233

Hogeita hirugarren gaia SEMEALABATASUNA (IV). ADOPZIOA Laburpena: §66. Adopzioa.— 222. Kontzeptua.— 223. Bilakaera historikoa.— 224. Kode Zibilaren eraldaketa, 1987ko azaroaren 11ko Legearen bi dez.— 225. Adopzioa Katalunian.— 226. Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa.— 227. Nafarroako Foru Berria.— §67. Adopzio prozedu ra.— 228. Hasiera.— 229. Subjektuak: A) Zein subjektuk eman behar duen adostasuna; B) Zein subjektuk eman behar duen baiezkoa; C) Zein subjekturi entzun behar zaion.— 230. Prozedura amaitzea.— §68. On doreak, azkentzea eta Zuzenbide iragankorra.— 231. Ondoreak.— 232. Azkentzea.— 233. Zuzenbide iragankorra, 1987ko azaroaren 11ko Legean.

§66. ADOPZIOA 222. Kontzeptua Semealabatasuna naturaren araberakoa edo adopzio bidezkoa izan daite ke (KZren 108. art.). Bigarren hori egintza zehatz baten bidez gertatzen (era tzen) da. Egintza hori burutzean, aita edo amaren eginkizuna eratxikitzen zaio pertsona bati (adopziohartzaileari); salbuespenez gerta daiteke, ostera, bi pertsonari eratxikitzea eginkizun hori. Egintza berean, beste pertsona ba ti (adoptatuari) semealabaren eginkizuna eratxikitzen zaio. Egineginean ere, batzuen eta besteen artean ez dago inolako sorkuntza harremanik. Adopzioa semealabatasun mota bat da eta, semealabatasun horren oina rrian, ez dago naturaren araberako harremanik edo sorkuntza harremanik. Ai tzitik, bi hauek dira adopzio bidezko semealabatasunaren uztarri: batetik, adopziohartzaileak (edo, hala denean, adopziohartzaileek)


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.