Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2)

Page 203

Hogeita bigarren gaia SEMEALABATASUNA (III). ERREKLAMAZIOA ETA AURKARAPENA Laburpena: §62. Semealabatasun akzioak.— 209. Kontzeptua eta motak.— §63. Erreklamazio akzioak. Semealabatasuna adierazteko akzioa.— 210. Kontzeptua. Semealabatasuna adierazteko akzioa.— 211. Ezkontzazko semealabatasuna erreklamatzeko akzioa, egoera edukitzarik izan gabe.— 212. Ezkontzaz kanpoko semealabatasuna erreklamatzeko akzioa, egoera edukitzarik izan gabe.— 213. Erreklamazio akzioa, kontraesaneko semealabatasuna dagoenean: aurkarapen uziaren metaketa edo semealabatasunaren inguruko akzio misto deiturikoa.— 214. Erreklamazio akzioaren froga.— §64. Semealabatasuna aurkaratzeko akzioak.— 215. Semealabatasuna aurkaratzeko akzioak orokorrean.— 216. Aintzatespena aurkaratzeko akzioa.— 217. Ezkontzazko semealabatasuna aurkaratzeko akzioa.— 218. (Ezkontzazko) amatasuna aurkaratzeko akzioa.— 219. Ezkontzaz kanpoko semealabatasuna aurkaratzeko akzioa.— §65. Semealabatasun akzioak Katalunian eta Nafarroan.— 220. Semealabatasun akzioak Katalunian.— 221. Semealabatasun akzioak Nafarroan.

§62. SEMEALABATASUN AKZIOAK 209. Kontzeptua eta motak Ezkontzazko semealabatasuna eta ezkontzaz kanpokoa lege bidez zehazturik gerta daitezke, (arlo zibileko nahiz zigor arloko) epai irmoaren bitartez. Epai hori, semealabatasunari buruzko zehaztapen titulua izateaz gain, eratxikipen titulua ere bada (KZren 115, 120.3 eta 113. art.ak, hurrenez hurren). Dagoeneko azaldu izan dugu zer den semealabatasun akzioa; edu berean, semealabatasunaren inguruko akzio mota guztiei dagozkien xedapen orokorrak aztertuak izan dira jada (KZren 127.etik 130.era arteko artikuluak). Oro har, semealabatasun akzioaren helburua da epaileak ebazpen bat ematea, semealabatasun harreman zehatz FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (2) by elkarmedia - Issuu