Hogeita batgarren gaia SEMEALABATASUNA (II). MOTAK ETA ZEHAZTAPENA Laburpena: §59. Ezkontzazko semealabatasuna.— 198. Kontzeptua eta zehaztape na.— 199. Amaren senarra aita delako presuntzioa.— 200. Aitatasuna zehaztea adostasunaren bidez.— 201. Ezkontzazko semealabatasu na, gurasoen geroko ezkontzaren bidez.— §60. Ezkontzaz kanpoko semealabatasuna.— 202. Kontzeptua eta zehaztapena.— 203. Ain tzatespena: A) Semealabatasuna aintzatesten duena; B) Aintzatetsi tako semealabatasuna duena: a) Adin nagusikoaren semealabatasuna aintzatestea; b) Adingabekoaren edo ezgaiaren semealabatasuna ain tzatestea; c) Intzestuzko semealaben semealabatasuna aintzatestea; d) Hildakoaren semealabatasuna aintzatestea.— 204. Erregistro Zibileko arauen arabera tramitatu izan den espedientean emandako ebazpena.— 205. Epai irmoa (igorpena).— 206. Amarengandiko semealabatasuna zehaztea, semealabatasun hori ezkontzaz kanpokoa denean.— §61. In tseminazio artifizialak eratorritako semealabatasunaren zehazta pena.— 207. Intseminazio artifiziala eta semealabatasuna. LUTLren berezitasunak.— 208. Lagundutako ugalketa teknikak eta Konstituzioa: A) Gametoen dohaintzak duen ezeztakortasun mugatua; B) Post mortem ernalkuntza; C) Haziemailearen anonimotasuna, aitatasunaren ikerke ta eta semealabatasunaren zehaztapena; D) Emakumearen intsemina zioa, emakume horrek bere kasa diharduenean.
§59. EZKONTZAZKO SEMEALABATASUNA 198. Kontzeptua eta zehaztapena KZren 108. art.ak dioenez, semealabatasuna ezkontzazkoa da, aita eta ama elkarren artean ezkonduta daudenean. KZren 115. art.ak, berriz, bi modu ezartzen ditu, aita eta amarengandik datorren ezkontzazko semealabatasuna lege bidez zehazteko: batetik, jaiotza inskripzioa, gurasoen ezkontzari buruz ko inskripzioa barne eta, bestetik, epai irmoa. Frantziako doktrinaren harira, Espainiakoak ere ondoko betekizunak eza FAMILI ZUZENBIDEA