FAMILI ZUZENBIDEA
Hogeigarren gaia SEMEALABATASUNA (I). SEMEALABATASUNA OROKORREAN Laburpena: §56. Semealabatasuna egitate gisa, harreman juridiko gisa eta egoera gisa.— 187. Errealitate biologikoa eta Zuzenbidea.— 188. Kons tituzio printzipioak. Semealabatasunaren edukia.— 189. Katalunian semealabatasunei buruz 1991ko apirilaren 27an emandako 7/1991 Le gearen printzipio orokorrak.— 190. Semealabatasun motak.— §57. Eratxikipen eta legebideztaketa tituluak, eta semealabatasunaren froga.— 191. Oharbide orokorrak.— 192. Erregistroan egindako ins kripzioa.— 193. Egoera edukitza.— §58. Semealabatasun akzioak orokorrean.— 194. Motak.— 195. Aitatasuna (askatasunez) ikertzeko printzipioa eta froga abiaburu deiturikoa.— 196. Auzibidean zehar seme alabaren pertsona eta berorren ondarea babesteko neurriak.— 197. Legebideztaketa eta ordezkaritza.
§56. SEMEALABATASUNA EGITATE GISA, HARREMAN JURIDIKO GISA ETA EGOERA GISA 187. Errealitate biologikoa eta Zuzenbidea IHERINGek esan zuen bezala, juristak edukitza eta jabetza bereizten ditu, baina jurista ez denak ez du halakorik egiten; horixe da, hain zuzen ere, bion arteko desberdintasunetako bat. Ildo beretik, juristak bereizi egiten ditu, bate tik, semealabatasuna egitate huts edo errealitate biologiko soil gisa eta, bes tetik, semealabatasuna harreman juridikoen multzo edota status iuris legez. Areago oraindik, semealabatasuna eratortzen duten harreman biologikoetan, subjektu batzuk agertzen dira, eta subjektu horiei buruz ondokoa antzeman daiteke: ez da gauza bera Biologiaren ikusmoldetik guraso izatea eta Zuzen bidearen ikuskeratik guraso izatea; hori berori baiezta daiteke semealaba iza tearen inguruan. FAMILI ZUZENBIDEA