Hirugarren gaia FAMILIA ETA EZKONTZA Laburpena: §5. Ezkontza.— 20. Bilakaera eta definizioa.— 21. Konstituzioak ezarri tako printzipioak.— 22. Ezkontza, eskema juridiko gisa.— §6. Ezkontza sistema.— 23. Ezkontza sistemaren kontzeptua.— 24. Aurrekariak.— 25. Ezkontza sistemak: A) Aukerako ezkontza zibila, latindar erakoa; B) Aukerako ezkontza zibila, anglosaxoniar erakoa.— 26. Ezkontza siste ma, Espainian.— 27. Forma erlijiosoan egindako ezkontza.— §7. Ez kontitza.— 28. Eragingarritasuna.— 29. Ondorio ekonomikoak.
§5. EZKONTZA 20. Bilakaera eta definizioa Gizarte antolatu guztiek bi sexuetako pertsonen arteko harremanak fin katu behar dituzte, ondorengoak, ondasun ekoizpena eta beste autu batzuk kontrolatzeko. Horretan erabili izan den sistemarik ohikoena ezkontzaren an tolaketa da. Sistema horrek bi helburu berezi izan ditu beti: bata, ondoren goak izango direla ziurtatzea eta, horrekin batera ere, sexu harremanak kontrolatzea; eta, bestea, familia bereko kide guztiei laguntza ematea. Garai ezberdinetan ezkontzari buruz izan diren arauketek irizpide berbe rari heldu diote: ezkontza da familia eratzeko oinarria. Printzipio hori abiabu rutzat hartuz, estatu eta garai ezberdinetako arauketak sistema desberdinetan oinarritu ohi dira, gizartean nagusi den erlijioaren, gizarte mailan ageri diren arazoen eta abarren arabera. Frantziako Iraultza gertatu aurreko garaietan nagusi ziren sistemen oina rrian, bi elementu garrantzitsu zeuden eta horiek elkarren aurkakotzat jo zitezkeen. Alde batetik, ezkontza sakramentu gisa hartua zen. Eliza Katoli FAMILI ZUZENBIDEA