Hamazazpigarren gaia ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA Laburpena: §43. Ondasunen banantze eraentza: oinarrizko ideiak.— 151. Kon tzeptua eta ezaugarriak.— 152. Banantze eraentzaren hasiera: A) Ez kontzako itunen bidez eratzea; B) Epaileak emandako erabakiaren bidez eratzea.— 153. Banantze eraentzaren ordeztailetasuna.— §44. Ondasu nen banantze eraentza antolatzeko printzipioak.— 154. Titular tasunak eta erantzukizunak bereizteko printzipioa.— 155. Kudeaketa bereizia.— 156. Eskuratze mekanismoa eta subrogazio erreala.— §45. Ezkontzaren zamei aurre egitea.— 157. Zamei aurre egiteko beha rra.— 158. Zamei aurre egitean ezkontide bakoitzak izan behar duen partaidetza finkatzea.— §46. Ondasunen titulartasuna frogatzea.— 159. «Erkidegoaren aldeko presuntzio» deritzona.— 160. KZren 1442. artikuluko presuntzioa.
§43. ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA: OINARRIZKO IDEIAK 151. Kontzeptua eta ezaugarriak Ondasunen banantze eraentzari buruz ari da Kode Zibilaren IV. liburuko III. tituluaren VI. kapitulua. Arautegi horretan oinarriturik, eta bertako egi turaren ikusmoldeari helduta, hiru dira eraentza horren ezaugarri nagusiak: a) Ondasunen titulartasunari dagokionez, ezkontide bakoitzak du ezkon tza unean berak dituen ondasunen titulartasuna, bai eta ezkondu eta gero edozein tituluren bidez (dohainik nahiz kostu bidez) eskuratzen dituenena ere. Hori berori da, izan ere, KZren 1437. art.ak ezartzen duen printzipioa. b) Ondasunen administrazio, luperketa eta xedapenari buruz, ezkontide bakoitzak erabateko ondare autonomia du, berari