Hamaseigarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (V). IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA DESEGIN ETA LIKIDATZEA Laburpena: §40. Irabazpidezko sozietatea desegitea.— 142. Desegite kariak.— 143. Aldez aurretiko neurriak.— 144. Desegitearen ondoreak. Irabazpidezko sozietatea desegitea, ezkontza deuseza delako.— §41. Irabazpidezko on darea, likidazioan dagoenean.— 145. Eraentza orokorra.— 146. Onda rearen kudeaketa eta defentsa.— 147. Hartzekodunen egoera.— §42. Likidazio prozesua.— 148. Erregela orokorrak.— 149. Tramiteak: A) In bentarioa; B) Hartzeko likidoaren osaketa; C) Ondasunak adjudikatzea.— 150. Likidazioa, kasu berezietan.
§40. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA DESEGITEA 142. Desegite kariak Kode Zibilak bi kari mota bereizten ditu. Desegitea Zuzenbide osokoa izan ala epailearen erabakiz gertatu, eta horrexen arabera egin daiteke desegi te karien arteko bereizketa. KZren 1392. art.aren arabera, Zuzenbide osoko desegitea ondoko kasue tan gertatzen da: a) Ezkontza amaitzen denean. b) Ezkontzaren deuseztasun adierazpena ematen denean. c) Ezkontideen banantzea judizio bidez dekretatzen denean. Harako ka suetan, eta auzibidea tramitatzen den artean, sozietateak bere horretan dirau, KZren 103. art.ko laugarren erregelak ezarritako aldarazpenekin. d) Irabazpidezko eraentzaren ordez, ezkontideek beste eraentza bat itun tzen dutenean, ezkontza bitartean. Desegite kari hori, izan ere,