Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 31

Lehenengo gaia FAMILIA ETA FAMILI ZUZENBIDEA Laburpena: §1. Familia.— 1. Famili kontzeptua.— 2. Senidetasuna: A) Odol bidezko senidetasuna; B) Ezkontza bidezko senidetasuna; C) Adopzio bidezko se nidetasuna.— 3. Familia eta Konstituzioa.— 4. Famili taldearen auto nomia.— §2. Famili zuzenbidea.— 5. Kontzeptua.— 6. Famili taldea eratzeko moduak.— 7. Egitatezko familiak: A) Lege xedapenak; B) Ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko arazoa; C) Subrogazioa, Erren tamenduei buruzko zuzenbidean; D) Gizarte Segurantzak emandako es kubideak.

§1. FAMILIA 1. Famili kontzeptua Familiari buruzko kontzeptu finkorik ez dago. Gizarte mota eta aldia zein izan, eta horren araberakoa da sistema juridiko bakoitzak familiari buruz bar neratzen duen kontzeptua. Sarritan, juristek identifikatu ohi dituzte famili kontzeptua eta Famili zuzenbideak arautzen duen objektua; dena den, Famili zuzenbideak ez ditu arautzen gizartean era daitezkeen famili harreman mota guztiak. Arean bere, famili harremanak bi modutan itxura daitezke: ondore juri dikoen iturri huts legez edota arauketa zehatz baten baldintza gisa. Lehenda biziko kasuan, ondore juridikoa zehazteko abiapuntua da familia; esaterako, kausatzaileak dituen senideen artean ab intestato oinordekoak izendatze ko, edota familiaren mesedetan nekazaritzako ustiategia pro indiviso irauna razteko (KZren 1056. art.). Bigarren kasuan, berriz, familiak berak arau juridikoak sortzen ditu; horixe gertatzen da, hain zuzen ere, KZren 67. art.aren kasuan, manu horrek famili lotura FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1) by elkarmedia - Issuu