FAMILI ZUZENBIDEA
Hamargarren gaia EZKONTZA ETA EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA (I) Laburpena: §26. Kode Zibilaren xedapen orokorrak. Ezkontzaren ondasun eraen tza orokorra.— 88. Ezkontza eta ezkontzaren ondasun eraentza.— 89. Borondatearen autonomi printzipioa eta ezkontzaren ondasun eraentza. — §27. Ezkontzaren ondasun eraentza orokorra.— 90. Aurretiazko oharbideak.— 91. Xedapen orokorrak: A) Ezkontzaren zamei aurre egi tea; B) Litis expensas; C) Etxeko ahalgoa; D) Ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta egunero erabiltzen diren altzarien gaineko es kubideak xedatzea; E) Ohiko etxebizitzaren ostilamendua alargunari eratxikitzea; F) Adostasun bikoitzari buruzko arauketa orokorra; G) Ezkontideen arteko eskualdaketa eta kontratazio askatasuna; H) Ezkon tza bitartean ondasunak nori dagozkion frogatzea.
§26. KODE ZIBILAREN XEDAPEN OROKORRAK. EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA OROKORRA 88. Ezkontza eta ezkontzaren ondasun eraentza Ezkontza bizimoduak ezkontideen arteko elkarbiziera eratzen du. Elkar biziera horrek zuzeneko eragina du, nola harreman pertsonaletan, hala ondare izaerako harremanetan edo harreman ekonomikoetan. Teorian behintzat, ez kontideen arteko harreman ekonomiko guztiak antola daitezke, Gauzei bu ruzko zuzenbidearen eta Betebehar nahiz Kontratuei buruzko zuzenbidearen erregelak aplikatuta. Praktikan, ordea, hori ezinezkoa da edo, behinik behin, berebiziko zailtasunak ekarriko lituzke hori egiteak. Arean bere, lehentxoago aipatutako elkarbizierak ondare izaerako ondorioak ditu, dela ezkontideen tzat, dela gainontzekoentzat. Ondorio horiek hain dira garrantzitsuak eta bereziak, non ez baita batere egokia Ondareari FAMILI ZUZENBIDEA